K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik

Jakintza-arloak: Pedagogia, Soziologia
ISBN: 978-84-8438-770-1
Argitalpen urtea: 2020
Orrialdeak: 162

Udako Euskal Unibertsitateak eta
Errenteriako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua
eraikinean Humanitate Digitalen Gunea (HDGunea) sortzeko. Hitzarmenaren
helburuak dira euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea,
euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea eta unibertsitate-gaiak ekoitzi
eta gizartearen esku jartzea; bai eta goi-mailako euskarazko etengabeko prestakuntzaren
alorreko ikastaroak, gai jakin baten inguruko jardunaldi espezializatuak,
bilgune-izaera sustatzea helburu duten topaketak, graduondokoak, eta
unibertsitate-mailako argitalpenak eta dibulgazioa antolatzea ere.

Liburu honekin hastapeneko begirada
eta hausnarketa bat eskaini nahi dugu jakintza-arlo ezberdinetan birusak ekar
dezakeen puntu eta aparteari buruzko gako batzuk ematen hasteko. Hamahiru
begirada bederatzi jakintza (edo jarduera) eremu desberdinetan eta une zehatz
batean kokatutakoak: Kimika, Arte
plastiko, Ekonomia,
Hezkuntza,
Artearen historia, Psikologia, Arkitektura, Sexologia eta Hizkuntza
ren eremuetatik
egindako galderak, zirriborratutako hipotesiak,
batutako lehen emaitzak, marraztutako lehen ondorioak, eta kooperatibagintzatik
proposatutako begirada biografiko bat etorkizunera.

K+: Zientziak eta Humanitateak
COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik
liburua poltsikorako erabilera
anitzeko betaurreko sorta bezala ere pentsa daiteke.Gertatu zaigunaren, gertatzen ari zaigunaren inguruan hausnartzeko
hamahirubegirada proposatzen dituen betaurreko
sorta, aldean eramateko modukoa.

Irakurri eta ibili, pentsatu eta
egiteko liburua.

Xabier Landabideari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea
HITZAURREA, Aizpea Otaegi
SARRERA, Xabier Landabidea
KIMIKA
1. Arrisku handien sortzaile ñimiñoak: COVID-19aren ondorioakkimikaren arloko ikuspegitik, Josu Lopez-Gazpio, Itziar Galarreta, Felix Olasagasti, Aitziber Eleta Lopez, Fernando Mijangos
ARTE PLASTIKOAK
2. Gertatu ez balitz zer? Arte plastikoak utopia eta distopietatik haratagoko garaietan COVID-19az geroztik, Isusko Vivas Ziarrusta, Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga
EKONOMIA
3. Hausnarketak ekonomiatik, Oskar Arantzabal Iraeta
HEZKUNTZA
4. Koronabirusa hezkuntzan: etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko gonbidapen bat, Rakel Gamito Gomez
5. Pandemia, hezkuntzan behar genuen bultzada ote?, Abel Camacho, Pedro Lonbide
ARTEAREN HISTORIA
6. Artea eta gorputzaren bitartez bizitako esperientzia: hausnarketarakotxokoa, Maite Luengo Aguirre
PSIKOLOGIA
7. COVID-19ak psikologiaren arloan izan duen eta izango duen eragina, Joanes Lameirinhas Ortuoste, Eneko Mendiluze Plaza, Ana Novoa Fariñas, Luixa Reizabal Arruabarrena, Fernando Trebol Unzue

ARKITEKTURA
8. Aurretiko beharrak ostean agerian: COVID-19 ostea arkitektura eta hirigintzaren begiradatik, Anartz Ormaza Ugalde

SEXOLOGIA
9. Giltzapeko sexua, Iñaki Dorronsoro Maioz, Jon Imanol Etxabe Telleria

HIZKUNTZA
10. Birusa itzultzen, interpretatzen eta zuzentzen, Karlos del Olmo
11. Zertan eragin dio COVID-19ak euskararen normalizazio-lanari erakundeetan?, Sonia Isasi Zubieta
12. ZientziaK eta euskara COVID-19aren ispiluaren aurrean, Koldo Garcia Etxebarria, Irati Iciar, Ainhoa Latatu, Xabier Landabidea

POSTDATA
13. Bizitza bizigarriak, pandemia- eta digitalizazio-garaian, Beñat Irasuegi Ibarra

K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)