Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa

Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak
ISBN: 84-8438-070-X
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 173

Fresko, natural, bat-batekotzat jasotzen du entzuleak irrati-diskurtsoa. Hori gertatzeko, berriz, oso lan sakona egin behar du atzetik gidoigileak. Inprobisaziorako leku gutxi uztea da arrakasta lortzeko biderik onena: "inprobisaziorik onena idatzita dagoena da-eta". Diskurtsoa ondo eratuta, josita, lotuta dagoelarik, entzuleak ez ditu "puntadak" nabaritzen, horiek akatsek agerian uzten baitituzte. Beraz, gidoi on bat egitea ezinbestekoa da irratsaioa ondo atera dadin.

Eskuliburu honetan, irratsaioak egiteko orduan gidoigileek kontuan hartu behar dituzten aholku batzuk eta adibideetatik ateratako irtenbideak zein beste batzuek aukeraturiko bideak ere eskaintzen ditugu. Baliagarriak izan daitezen espero dugu. Dena den, nahikoa ez dena jakin badakigunez, eskuliburu honekin batera hiztegi on bat (edo batzuk) eta gramatika- zein sintaxi-eskuliburuak ere behar-beharrezkoak ditu gidoigileak edota irrati-idazleak, baita sormen-puntu bat ere.

 

Aurkibidea

SARRERA

I. IRRATIKO IDAZKETA

1. IRRATI-EZAUGARRIAK ETA ADIERAZPENA

2. IRRATI-IDAZKETA

2.1. Irrati-idazketa: esateko idazkera

3. IRRATI-DISKURTSOAREN ANTOLAKETA

3.1. Esaldiaren barruko osagaien antolaketa: subjektua, aditza, galdegaia eta osagarriak

3.2. Esaldien arteko harremana

3.3. Inprobisazioaren antolaketa: testurik gabeko diskurtsoa

4. HAINBAT DATUREN TRATAMENDUA

4.1. Zenbakiak

4.2. Orduak

4.3. Siglak eta akronimoak

4.4. Laburdurak eta ikurrak

4.5. Personak eta karguak

4.6. Protagonisten azalpenak eta iritziak

5. ZENBAIT AKATS IDAZTEKO ORDUAN

6. TESTUAREN TIPOGRAFIA ETA AURKEZPEN FORMALA

II. GIDOI-ERAKETA

1. SOINU-BALIABIDEAK

1.1. Mintzoa

1.2. Musika

1.3. Hotsak

1.4. Isiltasuna

1.5. Irrati-diskurtsoa

1.6. Teknologia berriek gidoian eragindako aldaketak

2. GIDOIA

2.1. Definizioa, egitura eta aurkezpen formala. Ereduak

III. IRRATSAIOEN ERAKETA PRAKTIKOA: IDEIAK GIDOI BIHURTU

1. ALBISTEGIETAKO GIDOIA

1.1. Irrati-albistea

1.2. Irrati-kronika

1.3. Erreportajea

1.4. Albiste-buletina

1.5. Albistegi baten antolaketa eta gidoia: editorearen pauta

2. MAGAZINAK, URRATSEZ URRATS

2.1. Irratsaioa, urratsez urrats

2.2. Aurkezpenak eta trantsizioak

3. IRRATSAIO DRAMATIKOAREN IDATZIZKO ANTZEZPENA

3.1. Dramatiko-motak

3.2. Saio dramatikoaren gidoia

3.3. Moldaketa baten gidoia

3.4. Saio dramatikoetako pertsonaiak

3.5. Sinesgarritasunaren arazoa, istorioaren barne-koherentzia eta konbikzio kulturalak

4. GIDOIRIK GABEKO IRRATSAIOEN ANTOLAKETA

4.1. Kirol-emankizun baten antolaketa

4.2. Elkarrizketa

5. PUBLIZITATEAREN GIDOIA

5.1. Taketa

5.2. Gida komertziala

5.3. Komunikatua

5.4. Ikuskizunaka

5.5. Publirreportajea

5.6. Publizitate-tarteak

5.7. Bestelakoak

IV. BIBLIOGRAFIA


Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)