Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik
Sarri baino sarriago aipatu da
euren askatasuna bilatzen ari diren herriek estatu-egiturak eta irizpideak
behar dituztela. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, ekonomialari talde baten
ekimenez, 2015eko uztailean burutu genuen jardunaldi bat Eskozian eta
Katalunian gertatzen ari zirenak geureganatzeko asmoz, ordura arte landu gabeko
ikuspegi sozioekonomikotik.
Egindako ekarpen ugarietatik,
aukeratutako bost dakartzagu liburuxka honetara. Lehena Euskal Herrian bizi
dugun egungo egoera errealari lotua dator: gure zerga-sistema (harmonizazio
fiskal europarraren barruan). Bigarrena negoziazio-bidean omen den Gizarte
Segurantza propioa (pentsioen iraunkortasuna eta publiko-pribatu eztabaida).
Hirugarrenak energia du gogoeta-gai (fosilak eta berriztagarrien aldeko
apustuak aipatu hiru herrialdeetan). Laugarrenak zatiketak dakartzan balizko finantza-deslokalizazio (banku zein
moneta) eta mehatxu ekonomikoek sortzen dituzten beldurrekin du zerikusia.
Azkenik, mundu-mailan kezka-iturri bihurtu den aberastasunaren banaketa
desorekatua (kapital eta lanaren errentak) eta estatuaren dimentsioarekin duen
lotura.
Hitzaurrean nabarmentzen genuenez, bai Eskozian bai
Katalunian azken urte hauetan hausnarketa sozioekonomiko ugari bezain aberatsak
gauzatu dira. Horregatik hain zuzen ere, gure lantaldearen ekarpentxo hau herri
honi gogoeta egiteko gonbidapen gisa.
ESKER ONAK
LABURDUREN ZERRENDA
HITZAURREA
1. EUSKAL KONTU PUBLIKOAK EUROPAR BATASUNEAN, Baleren Bakaikoa Azurmendi
1.1. Sarrera
1.2. Politika ekonomikoa EAEn eta Nafarroan
1.3. EAE eta Nafarroako aurrekontuen mugak
1.4. Hitzarmen Ekonomikoaren hurrengo urratsak: hausnarketa
1.5. Hitzarmen Ekonomikoaren aldebikotasunaren auzia
1.6. Zenbait iradokizun
1.7. Ondorioak
1.8. Bibliografia
2. EUSKAL GIZARTE SEGURANTZA SISTEMA BATERANTZ, Mikel de la Fuente Lavin
2.1. Sarrera
2.2. Gizarte Segurantza Eskoziaren esperientzia subiranistan
2.3. Espainiar pentsio-sistemaren ezaugarri batzuk eta azken erreformak
2.4. Erreformen ondorioak pentsioak lortzerakoan eta pentsioen zenbatekoan
2.5. Kapitalizazio-pentsio pribatuek banaketa-pentsio publikoen murrizketa konpentsa dezakete? Europako Batzordearen proposamenak
2.6. Erreserba Funtsaren agortzea
2.7. Gizarte Segurantza eta giza babeserako eskumenen lege- eta konstituzio-banaketa
2.7.1. Gizarte Segurantzaz eta Gizarte Laguntzaz
2.7.2. Aurreikuspen osagarri pribatuaz
2.8. Pentsioak EAEn
2.9. EAEko pentsio-sistemaren finantza-desorekaren arrazoiak. Bideragarria al da euskal GS sistema bat, pentsioak barne?
2.10. Euskal pentsio-sistemaren hobekuntzarako elementu batzuk
2.11. Pentsioen euskal sistema baten erronka finantzarioa
2.12. Bibliografia
3. EUSKAL HERRIA, ESKOZIA, KATALUNIA. TESTUINGURU ENERGETIKOA, Gorka Bueno Mendieta
3.1. Zein muga ezartzen dio klima-aldaketaren kontrako borrokak kontsumo energetikoari Euskal Herrian?
3.2. Adierazle energetiko batzuen erkaketa
3.3. Administrazioaren helburu energetikoak
3.4. Karbonogabetzeranzko bidean? Hausnarketarako lerroak
4. BANKUAK ETA BALIZKO DESLOKALIZAZIOAK. ESKOZIA ETA KATALUNIATIK IRAKASPENAK, Joseba Barandiaran Andueza
4.1. Ziurgabetasuna ez da doakoa
4.2. Eskozia eta Kataluniako finantza-erakundeen kasua
4.3. Zertaz ari garen bankuen deslokalizazioaz ari garenean
4.4. Irakaspenak
5. PIKETTY-REN TESIEI EKARPEN BAT: ESKOZIA ETA GINI KOEFIZIENTEA. ABERASTASUNAREN BANAKETA OREKATUAZ, Oskar Arantzabal Iraeta
5.1. Sarrera: «Kapitala XXI. mendean»
5.2. r>g
5.3. Kapital eta sarreren arteko dinamika
5.4. Egitura eta desoreka
5.5. Kapitala arautzen XXI. mendean
5.6. Gini koefizientea
5.7. Heterogeneotasunak
5.8. Erakunde «mentalak»
5.9. Irakaspenak
5.10. Bibliografia
HITZOSTEA: SUBJEKTU POLITIKOAREN ERAIKUNTZA
