Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa

Autorea(k): Jazinto Iturbe Barrenetxea, Juan E. Figueruelo, Martin Marino Dávila
Jakintza-arloak: Kimika
ISBN: 978-84-8438-474-8
Argitalpen urtea: 2013
Orrialdeak: 752

Klimaren aldaketa, ozono-geruzaren suntsiketa, euri
azidoak,... azken urteotan borborka dauden gaiak dira, eta mass mediaetan
sarri agertzen dira haien ondorio hurbil eta kaltegarriak saihesteko edo
gainditzeko egindako ikerketen berriak.

Liburu honetan, ingurugiroaren azterketaren hurbilketa
sistematikoa aurkezten da. Bertan, ingurumenaren konpartimentu desberdinetan,
batez ere atmosferan eta hidrosferan, gertatzen diren prozesuen mekanismoak
azaltzen dira, fisikoak eta kimikoak.

Gauza jakina da ezen prozesu horiek naturan gertatzen
direla baina gizakiaren parte-hartzeak, batez ere Industrializazio Arotik hona,
irauli egin dituela aurretik zeuden orekak. Batzuetan, desoreka horiek ez dute
ondorio larririk, baina beste batzuetan ondorioak denbora luzeetara eta
eskualde zabaletara (eta Lur osora ere) hedatzen dira.

Jazinto Iturberi egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

1. LURRAREN ATMOSFERA

2. ATMOSFERAREN KONTAMINAZIOA: SARRERA

3. TROPOSFERAREN OSAGAIEN EZAUGARRI FOTOKIMIKOAK

4. TROPOSFERAKO PROZESU NAGUSIEN ZINETIKA ETA MEKANISMOA

5. INGURUMENAREN KONPARTIMENTUEN ARTEKO TRANSFERENTZIAK

6. EURI AZIDOAK

7. KLIMAREN ALDAKETA ETA BEROTEGI-EFEKTUA

8. OZONO-GERUZA

9. HIDROSFERAKO KIMIKA: SARRERA

10. AZIDO-BASE ETA ERREDOX OREKAK SISTEMA AKUATIKOETAN

11. KONTAMINAZIOA SISTEMA AKUATIKOETAN

ILUSTRAZIOAK

Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)