Inflazioaren aurka: Bankugintza berriaren jarduerak
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
ISBN: 84-8438-054-8
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 130
Inflazioa nazio-mailako ekonomiaren arazoa da, arazo makroekonomikoa. Ez da egokia "inportaturiko" inflazioaren bila abiatzea. Kontsumitzaileen prezio-indizeak (arazo mikroekonomikoa) ez dauka zerikusirik inflazio makroekonomikoarekin. Inflazioa ez datza moneta-alokairuen gehikuntzaren eta lan-indarraren gehikuntzaren arteko desberdintasunean; ezta enpresen eta langileen arteko errenta-banaketan ere. Errentaren banaketak ez dauka zerikusirik inflazioarekin; izan ere, eragileen arteko gatazkak ezin du aldatu errenta. Gatazka horrek ez du ukitzen eskari osoaren eta eskaintza osoaren arteko erlazio makroekonomikoa (inflazioa definitzen duena). Inflazioa ez dagokio eragile ekonomiko desberdinen portaera ekonomikoari. Bernard Schmittek frogatu duen bezala, presio inflaziogileek produkzio-prozesuan daukate beren jatorria, ez jadanik produzitutako ondasunen zirkulazioan. Anomalia inflaziogilea bukatzeko, beharrezkoa da erreforma monetario sakon bat egitea kontabilitatean.
Aurkibidea
- SARRERA
- BANKUGINTZA
- INFLAZIOA: DEFINIZIOA
- INFLAZIOA: KEYNESEN IRAKASPENAK
- ZENBAIT KRITIKA INFLAZIOARI BURUZKO IKUSPUNTUEZ
- KALTERIK GABEKO INFLAZIOA
- MAKROEKONOMIA BERRIAREN IRAKASPENAK
- KAPITAL FINKOAREN METAKETA: AMORTIZAZIOA ETA INFLAZIOA
- MAKROEKONOMIA BERRIAREN ZENBAIT ONDORIO
- KANPO-LEHENGAIEN PREZIOA ETA LANGABEZIA
- DEMOKRAZIA ETA NAZIORIK GABEKO KAPITAL FINANTZARIOA
- INFLAZIOAREN (ETA LANGABEZIAREN) KONTRAKO BANKUGINTZAREN JARDUERA: CHMITTEK PROPOSATURIKO ERREFORMAREN ILDO NAGUSIAK
- BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu