Ikus-entzunezko informazioaren teknologia

Autorea(k): Iñaki Zabaleta Urkiola, Iñaki Zabaleta Urkiola
Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak
ISBN: 84-8438-032-7
Argitalpen urtea: 2002
Orrialdeak: 512
Ikus-entzunezko informazioaren teknologiei buruzko ikuspegi orokor, berritzaile eta erabat gaurkotua ematen du liburu honek. Orokorra diogu, teknologiaren alderdi guztiak jasotzen dituelako: oinarri tekniko eta teorikoak, sareak, telebista eta irrati analogikoa eta digitala, internet bidezko telebista, eta bideo-ekoizpena. Berritzailea, berriz, ekipo edo hardware-az gain, bai kable bidezko, bai satelite bidezko eta bai lurreko telebistaren industriak, legeriak eta garapenak ere aztertzen dituelako, Europar Batasuneko herrialdeetako datuak emanez. Azkenik, gaurkotua da, irrati eta telebista digitalaren azken arauak ere adierazten dituelako. Uste dugu probetxugarria izango dela unibertsitatean eta, informazio-iturri modura, baita irrati-telebistako profesionalen artean ere.
Aurkibidea

1. Sarrera orokorra
    1.1. Eduki konbentzionalak
    1.2. Ikuspegi berritzailea
    1.3. Merkatuaren legea eta informazioaren teknologiak

I. zatia: OINARRIAK

2. Oinarri teknikoak
    2.1. Espektro elektromagnetikoaren inguruko datu historikoak
    2.2. Uhin elektromagnetikoak
    2.3. Seinale elektrikoa
    2.4. Efektu fotoelektrikoa
    2.5. Zarata
    2.6. Irudiaren bereizmena edo zehaztasuna telebistan
    2.7. Banda-zabalera
    2.8. Digitala eta analogikoa
    2.9. Modulazioa
    2.10. Multiplexazioa
    2.11. Transmisioa seriean eta paraleloan
    2.12. Transferentzia-Modu Asinkronoa (ATM)  
    2.13. Argi-espektroa eta kolorea

3. Oinarri teorikoak
    3.1. Interaktibitatea edo elkarreragintasuna
    3.2. Konbergentzia eta integrazioa
    3.3. "Pirateoa"
    3.4. Telebistaren kontsumoa eta audientzia
    3.5. Telekomunikazio europarren liberalizazioari dagozkion funtsezko kontzeptuak 
    3.6. Sarbidea, harpidetza eta hedapena
    3.7. Teknologia berriak onartzea
    3.8. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren prospektiba
    3.9. Informaziorako teknologiak eta hizkuntza-unibertsoak

II. zatia: SAREAK, SISTEMAK ETA PROZESUAK

4. Sare, sistema eta prozesuei BURUZKO sarrera
    4.1. Zati honen edukia
    4.2. Ikus-entzunezko sistemen berariazko zerbitzuak

5. Sareak
    5.1. Mota desberdinetako sareak
    5.2. Sare Optiko Pasiboak
    5.3. Kable-sareak
    5.4. Telefono-sareak
    5.5. Satelite-sareak
    5.6. Lurreko irrati-telebista analogikoko zein digitaleko sareak
    5.7. Datu-sareak
    5.8. MMDS sareak
    5.9. SMATV sareak
    5.10. Telebistako eta ITFS-ko –Telebista Instruktiboko Zerbitzu Finkoetarako– zirkuitu itxiak
    5.11. Zuntz optikoa eta kable koaxiala

6. Telebista analogikoa: sistemak eta zerbitzuak
    6.1. Telebistaren fase historikoak
    6.2. Telebista-arauak: NTSC, PAL, SECAM, MAC/PAKETEAK eta PAL+
    6.3. Telebista analogikoaren funtzionamendua: sorkuntza, transmisioa eta harrera
    6.4. Goi-definizioko telebista analogikoa
    6.5. Telebista-estazio baten instalazioak
    6.6. Telebista-zerbitzuak
    6.7. Telebista analogikoko hargailuak eta deskodegailuak

7. Irrati analogikoa: sistemak eta zerbitzuak
    7.1. Irrati analogikoaren arauak
    7.2. Irrati analogikoaren funtzionamendua: sorkuntza, transmisioa eta harrera
    7.3. Irrati-estazioa
    7.4. Irrati-zerbitzuak
    7.5. Irrati analogikoko hargailuak

8. Telebistadigitala
    8.1. Telebista digitalaren arauak
    8.2. Bideo-konpresiorako arauak
    8.3. TB digitala (DVB): funtzionamendua
    8.4. TB digitalaren lehen fasea: sorkuntza
    8.5. TB digitalaren bigarren fasea: transmisioa
    8.6. TB digitalaren hirugarren fasea: harrera eta deskodetzea
    8.7. Zerbitzuak telebista digitaleko plataformetan

9. Irrati digitala
    9.1. Irrati digitaleko arauak
    9.2. Audioaren konpresiorako arauak  
    9.3. DAB irrati digitala: funtzionamendua eta garapena
    9.4. DRM irratia digitala: funtzionamendua eta garapena
    9.5. Irrati digitalaren zerbitzuak
    9.6. Hargailu digitalak

10. Hari-pareko interneta: audioa, bideoa eta telebista
    10.1. Interneten ezaugarriak
    10.2. Zalantzak eta buxatzeak interneteko sare publikoan
    10.3. Noranzko biko interneta satelite bidez
    10.4. Hari-pareko teknologiak
    10.5. Interneteko audiorako eta bideorako softwarea
    10.6. Internet-zerbitzuak

11. Ikus-entzunezko informazioaren sorkuntza
    11.1. Prozesu modular klasikoa telebistan
    11.2. Prozesu modularra bideo-streamen bitartez
    11.3. Telebista elkarreragilea

III. zatia: Industria, garapena eta erregulazioa

12. Irrati eta telebistarako hornitzaileen eta produktoreen industriari sarrera
    12.1. Zati honen edukiak
    12.2. Komunikazio-sistema baten garapen-faseak
    12.3. Telebista digitalaren beste hainbat garapen-arazo

13. Kablearen industria eta garapena
    13.1. Kable bidezko telebistaren historia
    13.2. Kablearen industria eta garapena Euskal Herrian
    13.3. Kablearen industria eta garapena Estatu Espainiarrean
    13.4. Kablearen industria eta garapena Europar Batasunean
    13.5. Kablearen industria eta garapena Ameriketako Estatu Batuetan
    13.6. Sarbide publikoko telebista kablean
    13.7. Kable bidezko telebista eta euskara

14. Satelitearen industria eta garapena
    14.1. Garapen historikoa
    14.2. Satelite bidezko telebistaren industria eta garapena Estatu Espainiarrean
    14.3. Satelite bidezko telebistaren industria eta garapena Europar Batasunean
    14.4. Satelite bidezko telebista-operadoreak Ameriketako Estatu Batuetan

15. Lurreko telebista digitalaren industria eta garapena
    15.1. Sorrerako krisia
    15.2. Sarrera: lurreko telebista analogikoa (L-TBA) Estatu Espainiarrean
    15.3. Lurreko telebista digitalaren industria eta garapena Estatu Espainiarrean
    15.4. Lurreko telebista digitalaren industria eta garapena Europar Batasunean
    15.5. Lurreko TB digitalaren industria eta garapena Ameriketako Estatu Batuetan

16. Sistemen arteko eta Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko konparazioa
    16.1. Sarbidearen, harpidetzaren eta hedapenaren arteko konparazioa hiru sistemetan Europar Batasunean
    16.2. Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko konparazioa   
    16.3. Interneten sartzeko sistemen konparazioa hedapenari dagokionez

17. Edukien produktoreak
    17.1. Mota desberdinetako produktoreak

18. Telebista-sistemei buruzko legeria Europar Batasunean eta Ameriketako Estatu Batuetan
    18.1. Kableari buruzko legeria
    18.2. Sateliteari buruzko legeria
    18.3. Lurreko telebista digitalari buruzko legeria
    18.4. Irrati digitalari buruzko legeria Estatu Espainarriean
    18.5. Telekomunikazioei buruzko legeria orokorra
    18.6. Eskumenei dagokien hierarkia eta telekomunikazioak arautzeko organismoak

IV. zatia: BIDEOA

19. Bideo-sistemak eta INSTALAZIOAK
    19.1. Bideo-ekipoen kalitate-mailak
    19.2. Bideo-sistema baten osagaiak
    19.3. Bideo-estudioa
    19.4. Bideo-estudioko langileak

20. Bideo-grabazioa
    20.1. Grabazio magnetikoaren funtzionamendua
    20.2. Bideo-grabazio magnetikoaren arazoak
    20.3. Mota desberdinetako bideo-grabazio magnetikoak
    20.4. Bideo-produkziorako/grabaziorako arauak
    20.5. Mota desberdinetako magnetoskopioak
    20.6. Bideo-zerbitzari digitalak (disko gogorrak)
    20.7. Biltegi optikoa

21. Bideo-kamerak eta bestelako tresneria
    21.1. Bideo-kamera
    21.2. Sinkronismo-unitatea
    21.3. Bideo-nahasgailua
    21.4. Bideoaren ekipo osagarriak
    21.5. Edizioa eta postprodukzioa

22. Audio-ekipoak
    22.1. Soinua
    22.2. Mikrofonoak
    22.3. Audio-grabagailuak eta erreproduktoreak
    22.4. Soinua grabatzeko euskarri digitalak
    22.5. Audio-nahasketarako mahaia

V. Zatia: INDIZEAK ETA BIBLIOGRAFIA

23. Glosategia

24. Aurkibideak

25. Bibliografia

Ikus-entzunezko informazioaren teknologia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)