Ikerkuntza psikologian. Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna
ikerkuntza egin nahi duten ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Bertan, bere
ikerketan emaitza fidagarri eta baliagarriak lortu ahal izateko jarraitu behar
dituen arau nagusienen multzoa eskaintzen zaio ikertzaileari. Horrela, liburua
ikerkuntzari lotutako kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduz hasten da. Jarraian,
Psikologian ikerkuntzarako erabiltzen diren mota nagusienetako metodologia eta
diseinuak aztertzen dira, diseinu esperimental klasikoetan arreta berezia jarriz.
Diseinu esperimentalei dagokienez, horien sailkapenerako irizpideak eta horiei
lotutako analisi-teknikarik erabiliena -hots, bariantza-analisia- azaltzen dira.
Halaber, ikerkuntza modu egokian planifikatu ahal izateko kontuan hartu behar
diren lau baliotasun-motak aztertzen dira, zehatz-mehatz eta adibide ugariren
bidez. Diseinuari atxikitako lau baliotasun-mota horiek ondorio estatistikozko
baliotasuna, barne-baliotasuna, konstrukto-baliotasuna eta kanpo-baliotasuna dira.
Liburuaren amaieran, Psikologiari dagokion metodologiaren eremuan gehien erabilitako
kontzeptuen definizioak barnean hartzen dituen zerrenda eskaintzen zaio irakurleari.
Azken batez, liburu honetan, Gizarte eta Osasun Zientzien eremuan edozein ikerketa
modu serioan egin ahal izateko kontuan hartu behar diren alderdi nagusienak aurkituko
ditu irakurleak.
HITZAURREA
1. IKERKUNTZARI LOTUTAKO ZENBAIT KONTZEPTU
1.1. Psikologia zientzia
1.2. Ikerketaren eta errealizatearen arteko lotura
1.3. Adierazgarritasuna eta esanguratsutasuna
1.4. Zorizkotsuna
1.5. Aldagaiak
1.6. Hipotesi estatistikoak
1.7. Efektuaren tamaina eta testaren indarra
2. DISEINU ESPERIMENTAL KONTZEPTUAREN AINGURAKETA
2.1. Diseinu kontzeptua
2.2. Mota desberdinetako metodologia eta diseinu nagusiak psikologian. Ikuspegi orokorra
2.3. Metodologia esperimentalaren ezaugarri nagusiak
2.4. Diseinu esperimental klasikoen edo Fisheriarren sailkapenerako irizpide nagusiak
3. DISEINU ESPERIMENTAL KLASIKOAREN EREMUANANALISI-TEKNIKARIK ERABILIENA: BARIANTZA-ANALISIA
3.1. Anovaren abiadura
4. BALIOTASUN KONTZEPTUA ETA BALIASUNAREN SAILKAPENA IKUSPEGI DESBERDINEN ARABERA
4.1. Baliotasun kontzeptua
4.2. Baliotasunaren sailkapenari buruzko ikuspegi desberdinak
4.3. Diseinu esperimental eta ia-esperimentalaren eremuko sistematizazio hedatuena: Cook eta Campbell-en eredua
5. ONDORIO ESTATISTIKOZKO BALIOTASUNA
5.1. Ondorio estatistikozko baliotasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak
5.2. Ondorio estatistikozko baliotasunaren aurkako mehatxuak
6. BARNE-BALIOTASUNA
6.1. Barne-baliotasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak
6.2. Barne-baliotasunaren aurkako mehatxuak
6.3. Barne-baliotasunaren aurkako mehatxuak kontrolatu ahal izateko prozedurak
7. KONSTRUKTO-BALIOTASUNA
7.1. Konstrukto-baliotasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak
7.2. Konstrukto-baliotasunaren aurkako mehatxuak
8. KANPO-BALIOTASUNA
8.1. Kanpo-baliotasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak
8.2. Kanpo-baliotasunaren aurkako mehatxuak
9. BALIOTASUN-MOTA DESBERDINAK IKERKETAREN EREMUAN: ELKARREN ARTEKO HARREMANAK ETA LEHENTASUNAK
10. DISEINUAREN BALIOTASUNAREN AZTERKETA IKERKETAREN EREMU ZEHATZEAN: IKUSPEGI APLIKATUA
10.1. Vietnam-go soldadu zaharren egokitzapen psikosozialari buruzko ikerketetan erabilitako metodologiak
10.2. Vietnam-go soldadu zaharren egokitzapen psikosozialari buruzko ikerketen baliotasuna
10.3. Vietnam-go soldadu zaharren egokitzapen psikosozialari buruzko ikerketen baliotasunaren aurkako mehatxuei aurre egiteko zenbait gomendio
11. PSIKOLOGIAN ERABILTZEN DIREN DISEINUEN BALIOTASUNARI BURUZKO PLANTEAMENDU BERRIAK
11.1. Mark-en eredua
11.2. Chen eta Rossi-ren eredua
11.3. Campbell-en iradokizun berriak barne-baliotasun eta kanpo-baliotasun kontzeptuen inguruan, eta Cook eta Shadish-en hausnarketak diseinuaren baliotasunaz testuinguru sozialean
12. KONTZEPTU-ZERRENDA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu