Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak

Autorea(k): Mikel Mesonero de Miguel
Jakintza-arloak: Soziologia
ISBN: 84-8438-067-X
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 172

Ikerketaren beharra ukaezina da gizartean. Egunero irakurri edo entzuten ditugu ikerketen emaitzak. Beste hainbat esparrutan gertatzen den bezala, guk jorratutako arloan (ekonomian eta kudeaketa-zientzian) ikerketa ezinbestekoa denez, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza lizentziaturan ikasgai berri bat sortu genuen: "Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak". Bertan, ikerketarekiko jarrera positiboa garatzeaz gain, bi helburu nagusi ditugu: alde batetik, ikerketa bat egiteko erabili beharreko metodologia edo prozedura azaltzea, eta bestetik, informazioa biltzeko erabiltzen diren teknika ohikoenak deskribatzea eta esplikatzea.

Esku artean duzun liburu hau ikasgai horretarako prestatu dugun materiala da. Ez dugu, inolaz ere, liburu sakon eta akademikoa egin nahi izan, baizik eta ikerketa-munduan lehendabiziz murgiltzen denari laguntzeko asmoarekin idatzirikoa. Hortaz, testulibururuaren itxura eman nahi izan diogu, ariketa eta adibideak tartekatuz, irakurleak intereseko gaietan sakontzeko aukera izan dezan.

 

Aurkibidea

Hitzaurrea

  1. IKERKETARI BURUZKO HAUSNARKETA OROKORRA
    1. Ikerketaren jatorria
    2. Ikerketa-motak
    3. Ikertzailearen jarrera informazioarne aurrean
    4. Ikerketa-proiektu baten faseak
  2. IKERKETA-ARAZOAREN DEFINIZIOA
    1. Ikergaiaren azterketa
    2. Ikerketa-arazoaren planteamendua
    3. Ikerketaren helburuen ezarpena
    4. Ikerkuntzarako hipotesien formulazioa
  3. INFORMAZIO-ITURRIAK
    1. Informazio-iturrien sailkapena
    2. Bigarren mailako iturriak
    3. Lehen mailako iturriak
  4. INFORMAZIOA BILTZEKO TEKNIKA KUALITATIBOAK
    1. Teknika kualitatiboak versus kuantitatiboak
    2. Teknika kualitatiboen sailkapena
    3. Elkarrizketa sakonak
    4. Taldekako biltzarrak
    5. Sormenerako teknikak
    6. Teknika proiektiboak
    7. Behaketa
  5. INFORMAZIOA LORTZEKO TEKNIKA KUANTITATIBOAK
    1. Inkesta, informazioa biltzeko teknika gisa
    2. Inkesta pertsonala
    3. Posta bidezko inkesta
    4. Telefono bidezko inkesta
    5. Akatsen jatorria inkestetan
    6. Esperimentazioa
  6. LAGINKETA-PLANA
    1. Polulazioa versus lagina
    2. Aurretiko kontzeptuak
    3. Laginketa-prozedura
    4. Laginketa-teknika ez-probabilistikoak
    5. Laginketa-teknika probabilistikoak
    6. Laginaren tamaina
  7. GALDEKETAREN DISEINUA
    1. Sarrera
    2. Lehenengo urratsa: beharrezko informazioa
    3. Bigarren urratsa: galdeketa-motak
    4. Hirugarren urratsa: galderen formulazioa
    5. Laugarren urratsa: galdeketaren egitura
    6. Bostgarren urratsa: galdetegiaren aurretesta
  8. KANPO-LANA, INFORMAZIOAREN AZTERKETA ETA INFORMAZIOAREN IDAZKETA
    1. Kanpo-lanaren plangintza
    2. Geroagoko azterketarako datuen prestakuntza
    3. Erantzunik ezaren arazoa
    4. Amaierako txostena

BIBLIOGRAFIA

Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)