Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: Metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak

Autorea(k): Jurgi Kintana Goiriena, Karmele Artetxe Sanchez, Jurgi Kintana eta
Jakintza-arloak: Arkeologia, Historia
ISBN: 84-8438-027-0
Argitalpen urtea: 2002
Orrialdeak: 239
Euskaraz idatzitako historia produkziora gerturatzean, maiz sentitzen dugu erdaraz baino eskaintza apalagoa dagoela. Puntako liburuak, artikuluak eta hitzaldiak, hizkuntza handietan egin ohi dira. Euskarazko historiografia, badirudi, atzean geratzen dela. Ahulezia hori gogotan, UEUren Historia Sailak arlo desberdinetako hainbat espezialista bildu ditu. Historiaurretik Aro Garaikideraino, eta hiri arkeologiatik paleopatologiaraino azken ikerketen eta berrikuntzen panoramika zabala eskaintzen da liburu honetan.
Aurkibidea

Sarrera, Jurgi Kintana eta Karmele Artetxe

Arkeologia

Megalitismoaren inguruko hausnarketak: eraikuntza, erabilera eta erritualak, Jose Antonio Mujika

Paleopatologia: gure arbasoen gaixotasunak, Lourdes Herrasti

Hiri-arkelogia Euskal Herrian. Definizioa, eztabaida eta problematikak, Belen Bengoetxea

Erdi Aroa

Euskal mediebalismoaren zenbait alderdi: lorpenak eta hutsuneak, Jose Angel Lema

Emakumea XVI. mendeko gipuzkoar leinuen gobernuan: ikerketarako abiapuntuak, Oihane Oliveri

Aro Berria

Biografia. Metodo zahar baten berragerpena eta ikerketa berriekin dituen harremanak, Alberto Angulo

Giza bazterketa Euskal Herrian XVI eta XIX. mendeen bitartean. Ikerketen berri, David Zapirain

Conversa izenekoak eta Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko harreman komertzialak Aro Berrian, Xabier Alberdi

Aro Garaikidea

Historian barrena: historiografiaren arazoak, Joseba Agirreazkuenaga

Euskal abertzaletasunaren historiografia, Ludger Mees

Hezkuntzaren historia Euskal Herrian: hurbilpen historiografikoa, Iñaki Zabaleta, Idoia Fernandez, Arantza Uribe-Etxebarria, Pauli Davila

Berrezarkuntza garaiko (1876-1923) historiografia Hego Euskal Herrian. 1988-1998 bitarteko produkzioaren azterketa bibliometrikoa eta kualitatiboa (gizartea eta politika), Mikel Aizpuru

Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: Metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)