Ikasgelatik Plazara. UEUren 1989.eko ihardunaldiak
1989.eko udazkenean Udako Euskal Unibertsitateak dibulgazio-mailako Ihardunaldiak antolatu zituen Gasteizen, Gasteizko Udalaren babespean, eta Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren babespean.
Direlako Ihardunaldietan, arlo eta jakintza desberdinetako gai zehatzak azaltzen dituzte adituek, helburu gabi batez: eskuarki aditu mailan dabiltzan gaiak plazara jaistea, espezialista ez direnengana eramatea, horretarako kontzeptuak era ulergarri eta didaktikoan azalduz.
Horrelako saioak gutxitan egiten dira gure artean, are gutxiago euskaraz, eta horregatik interesgarria da argitaratzea, kontutan izanik horrelako gaiari buruz nekez aurki daitekeela euskaraz maila horretako irakurgairik.
Zazpi gai desberdin biltzen ditu liburuska honek Gasteiz eta Donostiako Ihardunaldietan landutakoak, alegia.
ANTARTIKA: ITZOTZA BAINO GEHIAGO (Iñaki Antiguedad)
EUROMILITARISMOA EDO BLOKE MILITAR EUROPEARRAREN MEHATXUA (Iñaki Barzena)
EUSKAL HERRIKO HIZKUNTZ ATLASA (Gotzon Aurrekoetxea eta Xarles Videgain)
DIETA OREKATUA: OSASUNAREN OINARRIA (Alberto Iturbe)
PIRINIOETAKO ORNODUN LEHORTARRAK (Jose Ramon Aihartza)
MANIPULAZIO INFORMATIBOA (Jexuxmari Zalakain)
BERTSOLARITZAREN ZURRUNBILOAN (Pello Esnal)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu