II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea

Jakintza-arloak: Arte eta letren zientziak
ISBN: 978-84-8438-628-5
Argitalpen urtea: 2017
Orrialdeak: 175

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2017.01

UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (10 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkuraren 2 edizio, Matematikari Euskaldunen Bilkura, Osasun Zientzietako eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak  (3 edizio) dira, besteak beste, horren adibide argiak. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere, kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPV/EHU, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera, ondoko unibertsitateek ere: Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak

Aitzingermanikoaren hitz-ordena berreraikuntzaz: Adarkatze Norabide Teorian (ANT) oinarritutako hurbilpen tipologikoa, Iker Salaberri

Arrangoitze eskualdeko euskararen ahoskera, Maitena Duhalde

Euskarazko gertaeren etiketatze automatikoa, Haritz Salaberri, Olatz Arregi eta Beñat Zapirain

«Erdaraz, mesedez»: Autoitzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat, Garazi Arrula Ruiz

Keinuen eta bokalizazioaren arteko harremanak bizitzaren lehen urtean: ebidentziak euskara hizkuntzatik, Irati de Pablo Delgado

Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa, Manex Agirrezabal, Iñaki Alegria eta Mans Hulden

Zuberotar dardarkarien bariazio sozio fonetikoaren azterketa akustikoa, Xantiana Etchebest

Hizkuntzen arteko elkarreragina: Zer nolako hizkuntza baliabide transferitzen dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek euskara ikasteko garaian?, Amaia Fernandez, Maria Pilar Sagasta eta Nagore Ipiña

Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa Arratian, Naia Eguskiza

Interpretegaien eta gorren testuak: nola eragiten du hizkuntza modalitateak testuen azpiegituran eta edukien ekoizpenean, Ainhoa Moiua, Ines Garcia-Azkoaga eta Arantza Ozaeta

CAT: afasia aztertzeko tresnaren euskal egokitzapena, Amaia Munarriz eta Marie Pourquié

Zer ote da 'ote'? Partikularen analisi baten hastapenak, Sergio Monforte

Emakumearen mututasun soziala: feminitatearen eta maskulinitatearen estereotipoak Antzinako Grezian, Paula Quintano-Martí­nez

Bokal triangeluaren erpinak. Bi bertsolari aztergai hitz lauz eta bertsotan, Ainhoa Aizpurua Insausti

Juanelo Turriano eta Berpizkundeko ingeniarien eragina eta norainokoa, Jokin Aginaga, Aitor Plaza, Valeria Pérez de Ciriza eta Jesús Marí­a Pintor

Marrazkia, espazioaren partitura. Mugapeko marrazketa-esperimentazioan oinarritutako ikerketa, Jon Martin

Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa, Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe eta Arantza Díaz de Ilarraza

Paradisu galduan barrena. Euskal paisaiaren deseraiketa eta eraiketa arte garaikidean, Olaia Miranda

Lehen Hezkuntzako Ikasle Eleaniztunen Euskarari Buruzko Pertzepzioak Translanguaging Testuinguruan. Ikerketa Etnografiko bat, Eider Saragueta

Auto-errealizazioak auto-esplotazioa esan nahi duenean, Igor Rezola

Aditz+izen konbinazioen itzulpen automatikoa, arau linguistikoen bidez, Uxoa Iñurrieta, Itziar Aduriz, Arantza Díaz de Ilarraza, Gorka Labaka eta Kepa Sarasola

Irudiaren konposizio digitala sorkuntza artistiko bezala, Xabier Barrios

II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)