Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua

Jakintza-arloak: Filosofia
ISBN: 978-84-8438-099-3
Argitalpen urtea: 2007
Orrialdeak: 428
Liburu hau trilogia bateko lehena da, eta oinarria hurrengo bientzat: Volksgeist -Herri Gogoa Ilustraziotik nazismora eta Espainiaren arimaz. Esaten da euskal abertzaletasunaren nazio-kontzeptua tradizio alemanekoa dela (erromantikoa, irrazionala, etab.) versus tradizio frantsesekoa (demokratikoa). Kontzeptu erromantiko hori honelakoa litzateke sumarioki: nazio bat funtsean hizkuntza bat da; hizkuntza bat, pentsamendu, mundu-ikuskera, izpiritu bat. Horrela, hizkuntzan eta nazioan daukaguna, izpiritu baten manifestazioa omen da (Volksgeist). Izpiritu hori da nazioaren esentzia, esan ohi da. Egiaz, Volksgeist edo Herri Gogoaren ideia Alemanian adina Ilustrazio frantsesean aurkitzen da, Renan baitan gero, eta XIX. mendeko filosofian bezalaxe XX.eko giza zientzietan, not last atzo eta gaurko praxi politikoan: Frantziako Iraultzaren hizkuntz politika jakobino eta nazionalismo espainol "liberaletik" nazional-sozialismo alemaneraino. Trilogiak ideia horien nondik norakoak aztertzen ditu. Oinarri-oinarrian hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanaren auzia dago -hortik jalgi da herri bat oroz gain hizkuntza edo kultura bat delako ideia. Hori duzu lehen liburuki honen gaia, arazoa filosofian eta bereziki Humboldt-en obran aztertuz. Hizkuntza eta pentsamendua Humboldt-en aurretik eta gaur egungo filosofian, antropologian eta zientzia kognitiboetan ere begiratzen dira.
Aurkibidea

HITZAURRETXO GISA

I. AITZINSOLASA: KANT, HUMBOLDT

II. BILAKABIDE HISTORIKOA MODERNIA KLASIKOAN

III. IRAGAITZAZKO AUZI KONKRETU BATZUK

IV. HERDER: PLANTEAMENDU ANTROPOLOGIKOA

V. HUMBOLDT: BILAKETA HISTORIA BAT

VI. ADIGAIA ETA HITZA: HIZKUNTZA ETA PENTSAMENDUA

VII. SUBJEKTUAREN SORGIA

VIII. HIZKUNTZAREN NATURAZ: HASTAPEN LAUKOITZA

IX. HIGIEZIN ETA GARAKORRA: BAT ETA ASKOTARIKOA

X. NATURALA ETA HISTORIKOA

XI. NAZIOA

XII. KARAKTEREA

XIII. MUNDU-IKUSKERA

XIV. GNIE DU PEUPLE, ESPRIT DE LA NATION, VOLKSGEIST

XV. POLEMIKA HISTORIKO ARTEAN

XVI. MUNDU-IKUSKERAZ BERRIRO, EDO ERLATIBISMO ERLATIBO BAT

XVII. BERRIRO HIZKUNTZA ETA PENTSAMENDUAZ BIBLIOGRAFIA

Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)