Hizkuntzaren barrurako atea

Autorea(k): Dabid Anaut Peña
Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 978-84-8438-427-4
Argitalpen urtea: 2012
0

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Hizkuntza gure naturarekin, gure biologiarekin, gure burmuinarekin… oso era berezian eta partikularrean lotutako zerbait da. Baditugu ondorio horretara eraman gaitzaketen datu ugari, esanguratsuak oso: hizkuntzen ezaugarriak, burmuineko lesioen ondorio harrigarriak, hizkuntzaz jabetzeko dugun modua, hizketan gertatzen zaizkigun okerrak eta bitxikeriak, gainerako animalien artean ikus ditzakegun zenbait fenomeno eta ezaugarri…

Gure eguneroko hizkuntzarekin eta gure espeziearen hizkuntza-gaitasunarekin dugun harreman bitxi, partikular eta txundigarriak eragin du idazlan hau, eta horrek berak eragin ditu hemen jaso diren galdera nagusiak: harreman hori noiz eta nola sortu zen? Nolako bilakaera izan zuen? Ba al dute planetako gainerako animaliek honen gisakorik? Non eta nola dago «instalatuta» hizkuntza gure baitan? Nola eskuratzen dugu?…

Erabateko eta adostutako erantzunik ez dugun arren, hipotesi, ideia eta proposamenak ugariak dira oso, baita erakargarriak eta iradokitzaileak ere askotan. Horietako batzuei begiratu bat eman zaie liburu honetan —denak aipatzea ezinezkoa izaki, esanguratsuenak biltzen saiatu gara—, eta hizkuntzaren barrurako atea zabaltzen saiatu gara, hainbat jakintza-arlok irekitako leihoek gero eta argitsuago bihurtzen ari diren gela horren edertasunari erreparatzeko, eta irakurlea gai honen inguruan sakontzera bultzatzeko.

David Anauti egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

ESKER ONAK

ATARIKOA

1. LAU URRATS ERDIGUNERANTZ

1.1. Zerako zera zertzen: zer da hizkuntza?

1.2. Konplexutasunaren distira

1.3. Hizkuntzaren kimika

1.4. Txakur bat zebra-bidetik

2. HIZKUNTZAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA

2.1. Zer, nola, nork…?

2.2. Indar eragileak: ikuspegi nagusiak

2.2.1. Hautespen naturalaren baitan

2.2.2. Hautespen naturaletik harago

2.2.3. Ikuspegi ezberdinak elkarrengana hurbiltzen

2.2.4. Egokitasunaz

2.2.5. Itxi gabeko eztabaida

2.3. Homo hiztun?

2.3.1. Gure familiako hautagaiak

2.3.2. Aztarna bila

2.3.3. Eta noiz?

2.4. Zorriak, txutxu-mutxuak, ispilu-neuronak eta beste

2.4.1. Irudimenaren indarra, eta arrazoiaren galbahea

2.4.2. Izen eta izan xelebreko zenbait hipotesi

2.4.3. Derek Bickerton: paradoxa gaindituz

2.4.4. Gaur nik zuri, bihar zuk niri

2.4.5. Aizu, ba al dakizu…? Txutxu-mutxuak

2.4.6. Keinuak

2.4.7. Ispilu-neuronak

2.4.8. Musika

2.4.9. Jackendoff: urratsez urrats

2.5. Atzoko eta gaurko galdera, biharko erantzuna

3. HITZEN AMARAUNA

3.1. Aspaldiko ideia bat

3.2. Hizkuntzaren senezkotasunaz

3.3. Argudioen dantza

3.4. Eztabaidaren muina

4. KILO ETA ERDIKO MISTERIOA

4.1. Garunean barrena, hizkuntzaren bila

4.2. Hitzen biltegia

4.3. Biltegiaren antolaketa

4.4. Garunean kuxkuxeatzeko bideak

4.5. Kaltetik ikas litekeena

4.6. Garunaren xelebrekeriak

5. HIZKUNTZAREN JABEKUNTZAZ

5.1. Nola ikasi zenuen?

5.2. Urratsez urrats

5.3. Ilunpe goxotik atera orduko, edo akaso lehenago

5.4. Irabazi edo galdu? Irabazi eta galdu?

5.5. Estatistikako aditu gazteak

6. AZKEN HITZA. ATE BAT ETA HAMAIKA LEIHO

Hizkuntzaren barrurako atea

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)