Hizkuntza gutxituen erronkak

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 978-84-8438-376-5
Argitalpen urtea: 2011
Orrialdeak: 150

Hizkuntza gutxituen hainbat erronka hizpide hartuta idatzitako liburua daukazu esku artean. Jatorriz unibertsitatean hizkuntza gutxituen gaia lantzeko asmoz sortua, ziur asko unibertsitatetik kanpo ere jakin-mina piztu dezaketen datu eta hausnarketak topatuko dituzu bertan. Lehenengo atalean munduko hizkuntza-aniztasunaren berri ematen eta hizkuntza gutxituen ezaugarri batzuk azaltzen saiatu gara. Ziur asko, hizkuntza gutxituak dira hizkuntza-aniztasuna gehien berma dezaketenak eta, horregatik, ezinbestekoa da egoera ahulean dauden hizkuntzak indartzea.
Liburuko bigarren atalean heltzen zaio hizkuntzaren indarberritzeari, Fishman eta Txepetxen proposamenen bidez. Hirugarren eta laugarren atalek hizkuntza gutxituak eta hezkuntza uztartzen dituzte. Hirugarrengoan, besteak beste, hizkuntza-eskubideen ikuspegia hartzen da hizkuntza gutxituek eskolan zer-nolako trataera duten ikusteko. Auzi horren inguruan nazioarteko arau edo jarraibideak zein diren ere azaltzen da. Laugarren atalean, berriz, hizkuntza gutxituak eskolan irakasteko erabiltzen diren ereduak aurkezten dira. Halaber, hizkuntza gutxituen didaktikaren hainbat osagai ere aipatzen da. Liburuaren azken atalean immigrazioaren auziari heldu diogu. «Jatorriz» bertakoak diren hizkuntzei etorri berrien hizkuntzak gehitzeak, nolabait, hizkuntza-aniztasun «berri» bat ekarri du. Aniztasun hori eskolaren esparruan lantzeak dakartzan erronketan jarri dugu arreta. Liburuan zehar etengabe aurkituko duzu «euskal begirada bat»; izan ere, euskararen indarberritze- prozesuan lortu den eskarmentuak bere ekarpentxoa egin lezake munduko hizkuntza-aniztasuna indartze aldera.

Aurkibidea

HITZAURREA

1. MUNDUKO HIZKUNTZA-ANIZTASUNA ETA HIZKUNTZA GUTXITUAK

1.0. Sarrera

1.1. Munduko hizkuntzei gainbegiratua

1.2. Hizkuntza gutxituak

1.3. «Hizkuntzazidioa» eta hizkuntzen desagerpena

1.4. Hizkuntza-aniztasunaren alde

2. HIZKUNTZA GUTXITUEN INDARBERRITZEA

2.0. Sarrera

2.1. Zer da hizkuntza gutxitu bat indarberritzea?

2.2. Fishman

2.3. Txepetx

3. HIZKUNTZA GUTXITUAK, HEZKUNTZA ETA GIZA ESKUBIDEAK

3.0. Sarrera

3.1. Hizkuntza gutxituak eskolan: historiari begirada azkar bat

3.2. Munduko hizkuntzak eskolan: hainbat datu orokor egungo egoeraz

3.3. Giza eskubideak eta hizkuntza gutxituen trataera hezkuntzan

3.4. Hizkuntza gutxituetako hiztunen hezkuntzaren gaineko nazioarteko jarraibideak

4. HIZKUNTZA GUTXITUENTZAKO IRAKASKUNTZA-EREDUAK

4.0. Sarrera

4.1. Hizkuntza gutxituak askotariko ereduetan

4.2. Eredu elebidunen adibideak

4.3. Hizkuntza gutxituen didaktikaren hainbat berezitasun

4.4. Eskolaren ekarpena hizkuntza gutxituak indarberritzeko: aukerak eta mugak

5. IMMIGRAZIOA, HIZKUNTZA GUTXITUAK, ETA ESKOLA: EUSKAL ADIBIDEA

5.0. Sarrera

5.1. Mundu mailako etorkin populazioaren bilakaera eta askotariko errealitateak

5.2. Euskal Herriko etorkin populazioaren bilakaera eta askotariko errealitatea

5.3. Ikasle etorri berriak eta hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza

BIBLIOGRAFIA

Hizkuntza gutxituen erronkak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)