Hezkuntza Bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera

Argitaratzailea(k): Fernando Trebol Unzue
Jakintza-arloak: Psikologia, Pedagogia
ISBN: 978-84-8438-293-5
Argitalpen urtea: 2010
Orrialdeak: 334
Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da. Bertan didaktikan behar diren curriculum-neurriak kontuan hartzen dira, hauen antolaketatik curriculum-egokitzapenerako proposamenekin; bai eta Garapenaren Psikologian eskola garaian azaltzen diren ezaugarrien bilduma labur bat jasotzen da. Bestetik, hainbat nahasteren sailkapen orokorretik ondorioztaturiko eskolari begirako bilduma egin da, non irakurketa-idazketa prozesuan eta jokabidean eragiten dituzten nahasteen taldekatzea eskaintzen den. Hau guztia aztertzeko, oinarrizko baliabidea izan nahi du; irakasleen eguneroko jardunean nahasteen definiziotik abiatuta, hauek nola hauteman daitezkeen azaltzen da, baita eskolan nolako esku-hartzea proposatzen den nahaste bakoitzaren barruan eta familiari eman beharreko aholkuen aipamena egiten da ere. Lan honetan adituek gurasoei eskaini beharreko argibideetarako tresna baliagarri batzuk gehitu dira: adituen arteko txostena nola egin behar den; gurasoen bileretarako gida eta fitxa bat, eta hainbat gairen artean, Biorritmoak eta Mugen heziketarako baliagarriak diren argibideen bilduma idatziak.
Aurkibidea

SARRERA

1. EGUNGO ESKU-HARTZEAREN IKUSKERA PSIKOLOGIKOA

1.1. Esku-hartzearen irizpideak

1.3. Hezkuntza-premia berezietarako (HPB) baliabideak.

2. ESKOLA-GARAIAN AGERTZEN DIREN NAHASTE PSIKOEBOLUTIBOAK .

2.1. Nahaste psikoebolutiboak: azalpen orokorra eta esku hartzeko planteamendua

2.2. Eskola-garaiko nahaste psikoebolutiboak sailkatzeko modu bat

2.3. Eskola-garaian gehien agertzen diren nahaste psikoebolutiboen taldekatzea taldekatzea

3. IKASLEA BERE EREMUAN

3.1. Eskola barneratzailearen funtsezko osagai psikologikoak

3.2. Curriculum-egokitzapenaren irizpide psikologikoak

3.3. Gelako elkarbizitza: ikasleen arteko harremanak, erlazioak, beharrak

ERANSKINAK

1. eranskina. Mugak hezkuntzan

2. eranskina. Gurasoen bileran datuak jasotzeko fitxa

3. eranskina. Profesionalen arteko txostenaren gidoia

4. eranskina. Biorritmoak

5. eranskina. Curriculum-mailak zehazteko taulak

BIBLIOGRAFIA

Hezkuntza Bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)