Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte

Autorea(k): Luixa Reizabal Arruabarrena, Denis González, Kizkitza Sadaba, Jose Valencia, Faustino Azazeta, Luis Mª Iturbide
Argitaratzailea(k): Luixa Reizabal Arruabarrena
Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-098-6
Argitalpen urtea: 2007
Orrialdeak: 484
Jaiotzen diren unetik, gizakiak oso konplexua den gizarte-sistema batean murgiltzen dira. Sistema horretan bizirauteko, ezinbestekoa da horren inguruko ezaguera garatzea. Besteak beste, ikasi behar dute pertsonez eta haien arteko harremanez; aberria, politika, ekonomia eta antzeko sistema sozialen funtzionamenduaz; bakea, gerra eta beste hainbat kontzeptu sozialen esanahiaz eta arau moralez. Hala, esku artean duzun liburuaren helburua, hau da: gizarte-sistema osatzen duten hainbat gairi buruzko ezagueraren garapena deskribatzea eta horren inguruko hausnarketa bultzatzea. Helburu hori lortzearren, liburua sei ataletan banatu dugu. Lehenengoan, gizarte- ezagutzaren garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptual eta metodologikoak azalduko dira. Bigarren atalean, berriz, testuinguruak gizarte- ezagutzaren garapenean duen eragina izango da hizpide. Hirugarren, laugarren eta bosgarren ataletan, gizarte-ezagutza osatzen duten eremuei (pertsonartekoari, sozietalari eta moralari) dagozkien hainbat gairen ezagutzaren garapena deskribatuko da. Azkenik, seigarren atala esku-hartzeari dagokio. Atal bakoitza osatzen duten kapituluen amaieran, zenbait ariketa proposatzen dira, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruko hausnarketa bultzatzeko. Funtsean, liburua idatzi dugu gizarte-ezagutzaren garapenari euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Irakurleak erabaki dezala ea lortu dugun!
Aurkibidea

HITZAURREA

LEHEN ATALA: Oinarri kontzeptualak eta metodologikoak

1. GIZARTE-EZAGUTZAREN DEFINIZIOA

2. GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENARI BURUZKO IKERKETAREN HISTORIA

3. GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENARI BURUZKO TEORIAK

4. GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENARI BURUZKO DATUAK LORTZEKO TEKNIKAK

BIGARREN ATALA: Testuingurua eta gizarte-ezagutzaren garapena

5. FAMILIA-TESTUINGURUA ETA GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENA

6. HEZKUNTZA-ERAKUNDEAK ETA BESTE HAURRAK

7. IKUS-ENTZUNEZKOAK

HIRUGARREN ATALA: Pertsonarteko ezagutzaren garapena

8. NORBERAREN EZAGUTZAREN GARAPENA

9. BESTE PERTSONEN EZAGUTZAREN GARAPENA

10. PERTSONEN ARTEKO HARREMANEN ULERMENAREN GARAPENA

LAUGARREN ATALA: Ezaguera sozietalaren garapena

11. EKONOMIAREN INGURUKO EZAGUTZAREN GARAPENA

12. POLITIKARI BURUZKO EZAGUTZAREN GARAPENA

13. ABERRIAREN IKUSMOLDEAREN ETA NAZIO-IDENTITATEAREN GARAPENA

14. BAKEAREN ETA GERRAREN INGURUKO IKUSMOLDEEN GARAPENA

15. GENEROARI BURUZKO EZAGUTZAREN GARAPENA

BOSGARREN ATALA: Garapen morala

16. PRINTZIPIO ETA ARAU MORALAK: DEFINIZIOA ETA EREDU TEORIKOAK

17. PRINTZIPIO ETA ARAU MORALEN GARAPENA

18. GIZARTE-TESTUINGURUA ETA GARAPEN MORALA

SEIGARREN ATALA: Esku-hartzea gizarte-ezagutzaren garapenean

19. ESKU-HARTZEA ETA GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENA

20. GIZARTE-EZAGUTZAREN GARAPENEAN ESKU HARTZEKO ZENBAIT MATERIAL DIDAKTIKO


Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)