Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957)
1937an, Gerra Zibilarekin, Eibarko udalerri populatu eta industriala partzialki txikituta geratu zen. Jarraian, inprobisatuki, nahasketan, koordinazio eta baliabiderik gabe, erakundeek eta partikularrek berreraikuntza antzu eta geldoa hasi zuten, 1938tik 1957ra bitartean «Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones» estatuaren instituzio berriak kontrolatu eta zuzendu zuena. 1940an Regiones Devastadas-ek egin zuen berreraikuntza-planaren ardatza herria zeharkatzen zuen Ego ibaiaren estaltze eta bideratzea izan zen. Espazio gehiago irabazi nahi zen zabaltzeko aukerarik ez zuen udalerriarentzat, eta hiribildu berria modu erregular, higieniko eta dentso baten arabera urbanizatu.
Planak Eibarren garrantzi industriala bermatu zuen. Alabaina, instituzioek ez zuten aurreikusi, ez eta garaiz erreakzionatu ere, espazio-gabezia eta industriak bideratuta, gero eta garrantzitsuagoa zen hazkunde ekonomiko eta demografikoaren aurrean. Ondorioz, berreraikuntza-plana berehala zaharkitu eta desegoki bihurtu zen, eta herriak behar zituen industria, etxebizitza eta zerbitzuak desiragarria ez zen erritmoan eta espazioetan eraiki ziren, nagusiki, industriaren eta ekonomiaren garapenaren interesei jarraituz. Eta hala, gehiegizkoak eta desegokiak ziren industria eta etxebizitzen pilaketa izan zen nagusi, defizitarioak eta garapen ez-jasangarri baten arabera antolatu ziren zerbitzu, komunikazio eta urbanizazioekin batera, egungo hiribilduaren konfigurazioa ezarriz.
EIBARKO ALKATEAREN AGURRA
UEUKO ZUZENDARIAREN AGURRA
ESKERRAK
LABURDURAK
SARRERA
1. ARKITEKTURA ETA HIRIA AUTARKIA-GARAIAN
1.1. Harri eta zementuzko falangismoa
1.2. Arkitektura eta hiria Estatu berri baten zerbitzura
1.2.1. Hiri eta arkitektura propio baten definizioa
1.2.2. Arkitektura eta hiria zigortu, zelatatu eta kontrolatu
1.2.2.1. Erakunde berrien sorrera
1.2.2.2. Erbestea eta zigorra heriotzaren ostean
1.2.2.3. Profesioa kontrolatzeko beste bitartekari batzuk: irakaskuntza eta argitalpenak
1.3. Gerraosteko eraikuntza-arazoak
1.4. Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones
2. EIBARKO BERRERAIKUNTZA
2.1. Gerraosteko hiriaren erronkak
2.2. Hiri-antolaketa berria
2.2.1. Hiriaren txikizioa eta hasierako berreraikuntza-lanak
2.2.2. Urbanizazio-plan berria
2.2.2.1. Plan urbanoaren definizioa
2.2.2.2. Plan urbanoaren garapena
a) Eraisteak, hondakinak kentzea eta hasierako urbanizazioak
b) Ego ibaiaren estaltze eta bideratzea
c) Estolderia, ur-hornikuntza, argiztapena eta beste zerbitzu batzuk
2.2.3. Hiria eta botere berria
2.2.4. Hiri-antolaketa berriaren emaitzak eta mugapenak
2.3. Arkitektura publikoa eta hiria
2.3.1. Zerbitzu publikoak
2.3.1.1. Udal-zerbitzuak
2.3.1.2. Estatuaren zerbitzuak
2.3.1.3. Beste erakundeetako zerbitzuak
2.3.2. Osasunerako arkitektura
2.3.3. Hezkuntzarako arkitektura
2.3.4. Elizaren arkitektura
2.3.5. Aisia eta arkitektura
2.4. Etxebizitza
2.4.1. Etxebizitzaren arazoa
2.4.2. Gizarte-etxebizitza
2.4.1.1. Etxebizitzaren gabeziari aurre egiteko erakundeak eta ekimenak
2.4.1.2. Babestutako etxebizitzak
a) Dirección General de Regiones Devastadas
b) Obra Sindical del Hogar
c) Udal-etxebizitzak. IMESA. Inmobilaria Municipal Eibarresa
d) INVren poligono berria. Cooperativa de Viviendas Cristo Obrero
2.4.2.3. Etxebizitza babestuen mugaketak
2.4.3. Etxebizitza eta ekimen pribatua
2.4.3.1. Errentagarritasuna eta Estatuaren laguntzak
2.4.3.2. Etxe pribatuen eraikuntza: araudiak eta profesionalak
2.4.3.3. Etxe motak eta formak
a) Auzo-etxeak
b) Dentsitate gutxiko etxeak
c) Etxea eta tailerra
2.4.3.4. Etxe-espazioaren antolaketa
2.4.3.5. Etxebizitza jabegoan. Alokairuen legislazioa eta jabego horizontalaren garapena
2.4.4. Etxebizitza: konpondu gabeko arazoa
2.5. Industriarako arkitektura
2.5.1. Eibar: hiri industriala
2.5.2. Arkitektura industrialaren garapena
2.5.2.1. Hasierako lanak
2.5.2.2. Profesionalak: arkitektoak eta ingeniariak
2.5.2.3. Arkitektura industrialaren ezaugarriak eta ereduak
ONDORIOAK
ITURRIAK ETA BIBLIOGRAFIA
1. Artxiboak
2. Bibliotekak
3. Argitalpenak
4. Iturriak
5. Bibliografia
ERANSKINA
1. Eibarren lan egin zuten arkitektoak. 1937-1957
2. Eibarren lan egin zuten ingeniariak. 1937-1957
