Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen

Jakintza-arloak: Soziolinguistika
ISBN: 978-84-8438-636-0
Argitalpen urtea: 2017
Orrialdeak: 224

Liburu
honetan euskararen biziberritzearen ibilbidea aztertu dute hainbat ikertzaile
eta eragilek, orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa eginez eta hainbat
esparrutan biziberritze-prozesuan aurrera egiteko marko, diskurtso eta praktika
berriak proposatuz.

Euskararen biziberritzean egindako
aurrerapenak agerikoak diren bezala, euskalgintzako askotariko eragileek gero
eta argiago diote hiruzpalau hamarkada iraun duen fasea agortuta dagoela.
Halaber, Euskal Herriko eleaniztasun berriaren testuinguruan, euskararen eta
euskal hiztunen errealitate material, sinboliko, politiko, teknologiko eta
ekonomikoak etengabe eraldatzen jarraitzen du eta eszenatoki edo paisaia berri
horrek interpelatu egiten gaitu: norantz eta nondik egin behar dira euskararen
biziberritzearen aldeko ahalegin berriak? Zein dira diskurtso berritzaileak?
Zein praktika izango dira beharrezkoak hemendik aurrera? Galdera hauen erantzuna
lauzpabost esparrutara mugatu dugu: familia eta aisialdia, eskola, lan-mundua
eta hedabideak.

Liburua Udako Euskal
Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanaren fruitua da
eta Eibarren eta Gasteizen 2016 eta 2017an gaiaren inguruan antolatutako
ikastaroei jarraipena ematera dator. Ikastaroetako hitzaldi ia guztiez gain,
ikastaroetako dinamiketan agertutako hainbat hausnarketa ere sartu dugu
liburuan.

Jone Goirigolzarri, Xabier Landabidea eta Ibon Manterolari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

HITZAURREA

EUSKARA BIZIBERRITZEKO IBILBIDEA: AZTERKETA KRITIKOA, Mikel Irizar Intxausti

FAMILIA ETA AISIALDIA

EUSKARAREN TRANSMISIOA: BERRIKUSPENA HIZKUNTZA-SOZIALIZAZIOAREN  PARADIGMATIK, Paula Kasares Corrales

GAZTEAK EUSKARAREN JOLASTOKIAN, Jone M. Hernandez Garcia eta Jaime Altuna Ramirez

EUSKARAREN BIZIBERRITZEA, FAMILIA ETA AISIALDIA: EZTABAIDARAKO PUNTU BATZUK, Kike Amonarriz Gorria

ESKOLA

GAZTEEN HIZTUN-PROFIL BERRIAK ETA IDEOLOGIA BERRIAK, Ane Ortega Etcheverry

ESKOLA BIDEZKO EUSKARAREN BIZIBERRITZEA: ARRAKASTARAKO BALDINTZAK AZTERGAI, Leire Diaz de Gereñu Lasaga

EUSKARAREN BIZIBERRITZEA ETA ESKOLA: EZTABAIDARAKO PUNTU BATZUK, Josune Zabala Alberdi

LAN-MUNDUA

EUSKARA: BEHARRA DA GAKOA, Patxi Saez Beloki

EUSKARAREN BIZIBERRITZEA ETA LAN-MUNDUA: EZTABAIDARAKO PUNTU BATZUK, Txerra Rodriguez Gomez

HEDABIDEAK

HEDABIDEAK, ARNASGUNE, Alberto Barandiaran Amillano

KOMUNIKABIDEAK ETA GU BERRIAK: MAPAK IRAUNGI ZITZAIZKIGUNEKOA, Gorka Salces Alcalde

EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ETA HEDABIDEAK: EZTA-BAIDARAKO PUNTU BATZUK, Xabier Landabidea Errasti

ITXIERA

AZKEN GOGOETAK: IDEIEN DANTZA LIBREA, Belen Uranga Arakistain

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)