Euskara eskolan eraiki nahi zuen euskal pedagogo aurrerakoia: Agustin Pascual Iturriaga

Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 84-86967-36-8
Argitalpen urtea: 1991
Orrialdeak: 272

Agustin Ignazio Maria Pascual Ugalde Iturriaga Amitesarobe -Agustin Pascual Iturriaga bezala ezagutua- Hernanin jaio zen 1778.eko urtarrilaren 31an eta bertan hil ere 1851.eko martxoaren 30ean.

Gehienbat hirugarren abizena erabili zuen ezaugarritzat, oraino inork ez dakiela zergatik.

Hogeitasei urtez, 1804. urtean beraz, aipaiztu zen. Hori baino lehenago, oraino oso gaztea zelarik, aritu zen latina irakasten.

Apaiztu ondoren Hernanin bizi da "Beneficiado" gisa bertako Eliz Kabildoaren aginduetara.

1817.eko urriaren 17an instantzia bat bidaltzen du Gipuzkoako Foru Diputazioara non baimen eskaera bat aurkezten duen. Izan ere, Hernanin ikastetze berri bat eraiki nahi du, beraren barne arautegia ere adieraziz.

1818. urtean edo ikastetxea ireki egiten da Hernanin. Ikastetxe berri horrek ospe eta fama nabarmena lortu zituen; Gipuzkoako herri, herrixka eta bailara guztietatik mutil gazte ugari abiatzen ziren Hernanirantz. Eta gipuzkoarrak ezezik beste lurraldetakoak ere, nafarrak batik bat, gogoz hurbiltzen ziren Iturriagaren eskolara.

Ikastetxeak lanean dihardu gutxienez 1823. urtera arte. Data horretatik aurrera ezin daiteke bere aztarnarik aurkitu.

Nahiz eta debekatu zioten irakas-lanetan ihardutea, eta (agian) ordurako jadanik erbestean bizi beharra zer den ezagutu, ostera ere 1830ean publikoki irakaskuntza hesparruan murgildurik ekiten dio euskararen arazo larriari.

1834an alde (ihes?) egiten du Ipar Euskal Herrira non zazpi urte iragaiten ditu (1834-1841).

Besta aldetik itzultzean, salaketa giro nahastuan aurkitzen den arren, astiro bezain tinko hasta da lehen prestatutako lanak argitara ematen.

1851.eko martxoaren 30ean hiltzen da Hernanin 

 

Aurkibidea

ITURRIAGA, EUSKAL PEDAGOGIAREN AURRELARI ETA GIDARI

MUÑAGORRI ETA KARLISTADAK: "FUEROAK ETA PAKEA"

AGUSTIN PASCUAL ITURRIAGAREN IDAZLANA: ZENBAIT ERITZI
Karmelo Etzenagusia. Orixe. Aitzol. Gregorio Muxika. Santiago Onaindia. lbon Sarasola. Yon Etxaide. Fr. Ignacio Omaetxebarria. Guillermo Diaz-Plaja. A. Irigaray. Luis Villasante. Juan San Martin. A. P. Iturriaga. Jose Manterola. Anizeto Zugasti. Enrike Zelaya. Joxe Erzibengoa eta Patxi Ezkiaga. Manuel Lekuona

GARAIKO IRAKASKUNTZARI BURUZ
1. Nola formatzen ziren maisuak eta nork aukeratzen zituen beroien herrietako lanpostuak? 2. Nolako maisuak ziren? Zein ikasketak burutzen zituzten maisu izateko?. 3. Auzoetako maisuak... zer ziren?. 4. Maisuen soldata. 5. Zein iritzi zeuden garai haietako Euskal Herrian nesken_heziketaz?. 6. Zer dela eta hainbesteko garrantzia kaligrafiari?. 7. Kristau dotrina. Bere garrantzia irakaskuntzan. 8. Euskara/Gaztelania. "Eraztuna" zigor bezala erabilia. Testu batzuk horretaz. 9. Zigorrez. 10. Irakaskuntzaren ezaugarriak oro har. 11. LANCASTER metodoa (edo "Bellen elkarrekiko irakaskuntza"). 12. Garaiko heziketa zenbakitan.

AGUSTIN PASCUAL UGALDE ITURRIAGA AMITESAROBE EUSKARA ESKOLAN ETA GIZARTEAN ERAIKI NAHI IZAN ZUEN PEDAGOGO AURRERAKOIAREN AURREZ AURRE BERE HELBURU ETA JARREREN GARRANTZIAZ

AGUSTIN PASCUAL ITURRIAGAK HIZKUNTZA IRAKASKUNTZARAKO PROPOSATURIKO METODOAREN ESKOLA-TRESNAK.

A.P. ITURRIAGAREN NORTASUN PEDAGOGIKOA HOBEKI EZAGUTZEKO ERABIL DITZAKEGU DOKUMENTUAK

ERANSKINAK

OHARRAK

BIBLIOGRAFIA

Euskara eskolan eraiki nahi zuen euskal pedagogo aurrerakoia: Agustin Pascual Iturriaga

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (unknown)