Euskal deiturategia: patronimia

Autorea(k): Patxi Salaberri Zaratiegi
Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 84-8438-039-4
Argitalpen urtea: 2003
Orrialdeak: 282
Liburu honetan Patxi Salaberrik euskal deituren inguruko azterketa egiten du,
bereziki patronimikoena, hots, aitaren izena seme-alaben deituran biltzen dutenena
(Eneko -> Enekoitz, Garindo -> Garindoitz, Gonzalo -> Gonzaletz, Lope
-> Lopitz, Mikel edo Mikele -> Mikeleiz...). Ikerketa Antzinatean hasten
da, baina zatirik mamitsuena Erdi Aroko datuei eskainirik dago, artean sistema
patronimikoa indarrean baitzen. Liburuaren bukaeran dokumentazioan ageri diren
patronimikoen zerrenda ematen du egileak, bakoitzaren oinarrian dagoen izena ere
aipatuz. Ezin da ahantzi egungo deitura anitzen jatorria iraganeko garai ilun
haietan bilatu beharra dela.
Aurkibidea

AITZINSOLASA

1. SARRERA

2. SISTEMA ONOMASTIKOA ANTZINATEAN ETA ERDI AROAN

3. PATRONIMIKOEN JATORRIAREN INGURUAN JAULKI DIREN USTEKARI NAGUSIAK
    3.1. Patronimiko gaztelauen -ez bukaerak euskal etorkia du
    3.2. Euskal patronimikoak jabego genitiboaren hondarkia dutenak dira
    3.3. Patronimikoa gotikoko genitibotik atera da
    3.4. Patronimikoaren bukaera iberikoa da
    3.5. Patronimiko atzizkia zelta da
    3.6. Patronimikoa Iberiar Penintsulan latinaren aurreko hizkuntzek utzitako aztarna da
    3.7. Patronimikoa latinaren aurreko hizkuntzen eta latinaren beraren sistemen arteko gurutzaketa da
    3.8. Patronimikoa latineko genitibotik atera da
    3.9. Patronimikoa arabieratik atera da
    3.10. Patronimikoaren -ez bukaera erdalduna da, "exotikoa"
    3.11. Patronimikoaren jatorria zehazten ez dutenak
    3.12. Euskal patronimikoak -ar dutenak dira
    3.13. -i(t)z bukaera duten toponimoez eta hitzez mintzo diren autoreak

4. PATRONIMIKOAK EGITEKO EUSKAL HERRIAN IZAN DIREN BIDE DESBERDINAK

5. PATRONIMIKO BERAREN ALDAEREN INGURUAN

6. BUKAERAKO TXISTUKARIAREN GAINEAN

7. PATRONIMIKOAREN HEDADURA GEOGRAFIKOA, EUSKAL HERRIAN

8. PATRONIMIAREN ETA TOPONIMIAREN ARTEKO HARREMANEZ

9. SISTEMA PATRONIMIKOAREN BIZITASUNAZ ETA BESTEZ
    9.1. Latineko genitiboaren erabileraz
    9.2. Atzizkidun patronimikoaz
    9.3. Atzizkirik gabeko patronimikoaz
    9.4. Sistema patronimikoaren bitxikeriez
    9.5. Patronimikoa vs. izengoitia
            9.5.1. Toki izengoitia
            9.5.2. Gizarte izengoitia
            9.5.3. Izengoiti lexikala

10. PATRONIMIKOAREN JATORRIAZ: ONDORIOAK

11. DOKUMENTAZIOAN AURKITZEN DITUGUN PATRONIMIKOAK ETA ALDAERAK

12. LABURDURAK

13. BIBLIOGRAFIA
Euskal deiturategia: patronimia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)