Eskola Antolaketa

Autorea(k): Karmele Bujan Vidales, Pello Aramendi Jauregi
Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 84-8438-076-9
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 262
Hezitzaileok hezkuntza-erakundeetan egiten dugu lan. Bertan saiatzen gara moldaketak, hobekuntzak, berrikuntzak eta abar gauzatzen. Ikasi beharra dago maila horretan. Hain zuzen, liburu honetan hezkuntza-erakundeetako hainbat hobekuntza- prozesu aztergai ditugu: Zuzendaritza Taldea aukeratzeko eta aldatzeko prozesuak; irakasle-taldeen arteko koordinazioan eragiten duten faktoreak; ikastetxearen planifikazio-prozesua; ikastetxean berrikuntza bultzatzeko estrategiak; ikastetxean kanpoko eta barruko komunikazio-sareak; talde-lana dinamizatzeko teknikak; gatazken konponbidea ikastetxean; etab. Halaber, antolaketa-prozesu denetan, jarraipena eta kudeaketa egokiak suertatzeko Zuzendaritza Taldeko kideen rolek berebiziko garrantzia dute, hala nola zuzendaria; ikasketaburua; idazkaria; etapa, ziklo eta ikasmailako koordinatzaileak eta saileko buruak. Kargu horien guztien esku maila handi batean hezkuntza-erakundeen etorkizuna dagoenez, beraien formazioa ezinbesteko baldintza da; hain zuzen, kargua hartu aurretik nahitaez betetzekoa. Maila horretan hezitzaileen itxaropenak asetzea espero dugu.
Aurkibidea
HITZAURREA

AURKEZPENA


  1. ERAKUNDEAK: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA TIPOLOGIA, Karmele Bujan
  2. IKASTETXEA ERAKUNDE GISA, Karmele Bujan
  3. EUSKARAREN ESKOLATZEAREN ANTOLAKETA, Karmele Bujan
  4. GIZA BALIABIDEAK, BALIABIDE MATERIALAK ETA BALIABIDE FUNTZIONALAK IKASTETXEETAN, Karmele Bujan
  5. IKASTETXEEN ZUZENDARITZA, Pello Aramendi
  6. IKASTETXEAREN KOORDINAZIOA, Pello Aramendi
  7. IKASTETXEAREN PLANIFIKAZIO-PROZESUA, Pello Aramendi
  8. IKASTETXEAREN BERRIKUNTZA, KONTROLA ETA EBALUAZIOA, Pello Aramendi
  9. KOMUNIKAZIOA ETA TALDE-LANA, Pello Aramendi
  10. GATAZKEN KONPONBIDEA IKASTETXEAN, Pello Aramendi
Eskola Antolaketa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)