Eraikuntzaren biologia. Sarrera

Jakintza-arloak: Arkitektura
ISBN: 978-84-8438-530-1
Argitalpen urtea: 2014
Orrialdeak: 150

Azken hamarkadetan, eraikuntza asko urrundu da jatorrizko bidetik; alboan utzi ditu bai hura kokatzen den ingurune naturala bai eta haren aterpean babestea helburu duen pertsona ere.

Hala, eraikuntza, gaur egun, ingurunean eragin makurrenetakoa duen jarduera da, energia-kontsumo altua eta lehengai berriztaezinak neurriz kanpo xahutuz. Horretaz gain, inguruneak eragindako eritasun ugari agertzen ari zaizkigu; haietako asko eraikinaren ezaugarrien ondorioz haren barreneko giroaren faktore batzuek eraginda.

Horren aurrean, eraikuntzaren biologiak, ekologia- eta osasun-irizpideak eraikuntza-jardueraren erdigunean kokatuz, erantzun integral bat proposatzen du. Liburuak, zabaltzen ari den bide berri horrek eskaintzen dituen oinarriez gain, zientzia batek jasotzen duen teknikaren zehaztasuna eta garapena ere erakusten du. Bertan dena jaso ez den arren, norabide horretan lanean jarrai dezagun hauspotu nahi duen liburu irekia duzue.
Aurkibidea

HITZAURREA

1. SARRERA

1.1. Eraikuntzaren biologiaren testuingurua

1.2. Gaixotutako etxebizitzak

1.3. Diseinua eta harmonia

2. BIOERAIKUNTZAREN DEFINIZIOA

2.1. Bioeraikuntzaren oinarrizko 25 printzipioak Antón Schneider-en arabera

2.2. Baubiologiaren jatorria

2.3. Deskribapena. Irizpideak. Prozedura

3. HISTORIA LABURRA: ARKITEKTURA TRADIZIONALETIK BIOERAIKUNTZARA

3.1. Etorkizunerako zenbait zertzelada

3.2. Euskal baserriaren 25 irizpideak

3.3. Ondorioak

4. BIRGAITZEA BIOERAIKUNTZAREN IKUSPEGITIK

5. BIOERAIKUNTZAREKIN BATERAGARRIAK DIREN MATERIALAK

5.1. Materialen arteko konparaketa

5.2. Hormetarako aukerak

5.3. Kareak. Morteroak. Itsasgarriak

5.4. Isolamenduak

5.5. Lamina iragazgaitzak

5.6. Zoladurak

5.7. Estaldurak. Margoak

5.8. Zurarentzako tratamenduak

6. BIOERAIKUNTZAREKIN BATERAGARRIAK DIREN ATONDURAK

6.1. Uraren kudeaketa

6.2. Instalazio elektrikoak

6.3. Argiztapena

7. GIBEL SOLASA

BIBLIOGRAFIA
Eraikuntzaren biologia. Sarrera

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)