Ekoizpena eta errealizazioa
Jakintza-arloak: Komunikazio-zientziak
ISBN: 84-8438-019-X
Argitalpen urtea: 2001
Orrialdeak: 138
Irratsaio berria egiteko ideia sortzen den unetik entzuleengana heltzen den
arteko bidean, emakume-gizon askoren lana dago. Sormenaz baliatuta batzuek,
teknika erabiliz besteek, prozesuan parte hartzen duten guztien helburua, soinuaren
bidez entzuleei albisteak, ideien inguruko eztabaidak, denbora-pasak edota lagunartea
eskaintzea da.
Liburu honetan irrati-ekoizpenean eta errealizazioan izaten diren arloak azaltzen
dira, hiru atal nagusitan banatuta. Lehenengoan, irratsaioaren ekoizpen-prozesua
deskribatzen da, irrati-parrilla osatzen duten edukietan oinarrituta. Bigarrenean,
errealizazioan parte hartzen duten tresneriak ditugu hizpide. Amaitzeko, irratsaioaren
emanaldiaz ari da hirugarren atala, eta, bertan, aurrekoan bezala, teknologia berriek
beren tartea dute. Hori bai, prozesu hori guztia komunikatzailearen, kazetariaren edota
esatariaren begietatik ikusita dago, ez teknikariaren ikuspuntutik, bi lan-arlo horiek
bata bestetik gero eta gertuago dauden arren.

Aurkibidea
SARRERA
I IRRATI-EKOIZPENA: IRRATSAIOAREN ERAKETA
- Irratsaioa
- Irrati-ekoizlearen eta errealizatzailearen ohiko egitekoak
- Finantziazio-bideak eta publizitatea. Jarraitutasuneko errealizazioa
II. IRRATI-ERREALIZAZIOA: ESTUDIOAK ETA TRESNERIAK
- Soinua
- Irrati-estudioetako ekipamendua
III. IRRATI-EMANKIZUNAK: DIAL ANALOGIKOETATIK DIAL DIGITALERA
- Oinarrizko kontzeptuak
- Dial analogikoetako irrati-hedapena
- Dial digitalak
- Interneten bidezko emankizunak
IV. BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu