Bidasoako alardeak: Herria versus hiria

Autorea(k): Gorka Moreno Márquez, Xabier Kerejeta Erro, Gorka Moreno eta
Jakintza-arloak: Soziologia, Politika
ISBN: 84-8438-066-1
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 217
Liburu honetan Irungo eta Hondarribiko Alardeetan azken urte hauetan izan diren gertaerak aztertzen dira. Liburuaren helburu nagusia da gai honen inguruan gogoeta egitea eta auzia azaltzeko dauden faktore eta arrazoi sakonak ikertzea eta plazaratzea. Horretarako, egileek diziplina anitzeko ekarpena egin dute auziaren mamira hurbiltzeko; horrela, bada, gaia lantzeko hainbat ikuspegi jorratu dira, hala nola antropologia, historia, zuzenbidea, soziologia eta komunikabideen tratamendua. Liburua osatzen duten artikuluen bidez gatazka bere osotasunean ulertzeko baliabideak eskaini nahi izan dira. Era berean, liburu militantea izanik, irakurlearekin eztabaida eta solasaldia bultzatu nahi izan dira. Beraz, elkarrizketarako ateak irekita daude…
Aurkibidea
  1. BIDASOAKO ALARDEAK: HERRIAREN ETA HIRIAREN ARTEKO EZTABAIDA, Gorka Moreno
  2. ESKUBIDE UNIBERTSALAK ALA KULTUR BEREZITASUNA: IKUSPEGI ANTROPOLOGIKO BAT, Margaret Bullen
  3. HISTORIA, TRADIZIOAREN MENPE: BIDASOAKO ALARDEEN ADIBIDEA, Xabier Kerexeta
  4. ALARDEAREN HISTORIAREN KLABE BATZUK. GATAZKA ULERTZEKO GIDA, Mercedes Tranche
  5. EMAKUMEAREN PARTE-HARTZEA ALARDEAN: EZINEZKO ELKAR-HARTZE BATEN HISTORIA, Mercedes Tranche
  6. PUBLIKOA ZEIN PRIBATUA IZAN, ALARDEAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA, Garikoitz Lekuona
  7. BIDASOAKO ALARDEAK: GATAZKA BATEN KUDEAKETA POLITIKO OKERRA ETA MALTZURRA, Gorka Moreno
  8. ALARDEAREN AUZIA KOMUNIKABIDEEN DISKURTSOAN, Edurne Irigoien
  9. EZ ZAIDALAKO ARROTZ, Anjel Lertxundi
Bidasoako alardeak: Herria versus hiria

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)