Azaroa uztaroa

Autorea(k): Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
ISBN: 84-86967-40-6
Argitalpen urtea: 1991
Orrialdeak: 176

1990.eko udazkenean Udako Euskal Unibertsitateak dibulgazio-mailako Ihardunaldiak antolatu zituen BIlbon, Bilboko Udalaren Kultura Sailaren babespean; Gasteizen, Gasteizko udalaren babespean; Iruñean, Iruñeako Udalaren babespean; Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren babespean, eta Arrasaten, Arrasateko Udalaren babespean.

Direlako Ihardunaldietan, arlo eta jakintza desberdinetako gai zehatzak azaltzen dituzte adituek, helburu garbi batez: eskuarki aditu mailan dabiltzan gaiak plazara jaistea, espezialista ez direnengana erabatea, horretarako kontzeptuak era ulergarri eta didaktikoan azalduz.

Horrelako saioak gutxitan egiten dira gure artean, are gutxiago euskaraz<, eta horregatik interesgarria da argitaratzea, kontutan izanik horrelako gaiei buruz nekez aurki daitekeela euskaraz irakurgairik.

Bederatzi gai desberdin biltzen ditu liburuska honek: zortzi Ihardunaldietan landutako gaiak dira eta bestea 1991.eko UEUren Iruñeko Ikastaroen hasieran Jesus Maria Txurrukak emadako sarrea-hitzaldia da.

Aurkibidea

Ozono-Zuloaren barnean, Joxerra Aizpurua

Geografia, geografoak eta lurraldea, Imanol Goikoetxea

Giza ugaltze artifizialari buruzko lege eta jurisprudentzia konparatuaren azterketa, Itziar Alkorta.

Konputagailuaren burmuina gainditu nahian?, Txelo Ruiz

Aintzirak, hegaztien paradisu, J.R. Aihartza

Komunismoaren ondotik islamismoA?, Mario Zubiaga eta Iñaki Barcena

Landareen erabilerak, Isabel Salcedo

Trikitixa eskusoinu diatonikoa, Kepa Perez eta Aingeru Berginces

Azaroa uztaroa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)