Aurrera begira: UEUren 1988.eko Ihardunaldiak
1988.eko udazkenean Udako Euskal Unibertsitateak dibulgazio-mailako Ihardunaldiak antolatu zituen Bilbon, Bilboko Udalaren Kultura Sailaren babespean, eta Donostian, Aurrezki Kutxa Munizipalaren babespean.
Direlako Ihardunaldietan, arlo eta jakintza desberdinetako gai zehatzak azaltzen dituzte adituek, helburu gabi batez: eskuarki aditu mailan dabiltzan gaiak plazara jaistea, espezialista ez direnengana eramatea, horretarako kontzeptuak era ulergarri eta didaktikoan azalduz.
Horrelako saioak gutxitan egiten dira gure artean, are gutxiago euskaraz, eta horregatik interesgarria da argitaratzea, kontutan izanik horrelako gaiari buruz nekez aurki daitekeela euskaraz irakurgairik.
Zazpi gai desberdin biltzen ditu liburuska honek: sei Ihardunaldietan landutako gaiak dira eta bestea, 1.989.eko UEUren Iruñeko Ikastaroen hasieran Jean Louis Davantek emandako sarrera-hitzaldia da.
Gertakizuna eta albistea, Antton Azkargorta
Oinarrizko ikerketa eta berrikuntza teknologikoa, Pedro Migel Etrenike
Arrisku naturalak Euskal Herrian, Iñaki Antiguedad eta Felix Ugarte
Minbizia senda al daiteke?, Jesus Mari Karrera
Bilboko metroa, Juan Antonio Urdangarin
Txalaparta, Juan Mari Beltran

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu