Alzheimer motako dementzia: zer da eta zer egin?

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-286-7
Argitalpen urtea: 2010
Orrialdeak: 208

Eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua da alzheimer dementzia motari buruz lehen hurbilketa orokorra egitea. Zazpi atal nagusi ditu eta bakoitzak hainbat azpiatal. Guztien amaieran, egitura bera baliatu da: batetik, gaiarekin erlazioa duten ariketa praktikoak prestatu dira irakurleak aztergai duen gaiaren aplikagarritasuna landu dezan; bestetik, atalaren laburpena aurkezten da irakurleak gaiaren ideia garrantzitsuenak ondo uler ditzan; eta azkenik, gaiarekin erlazioa duten erreferentzia gomendagarriak azaltzen dira irakurleak gaian sakondu dezan. Material teoriko-praktiko hau Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza eta antzeko jakintza-arloetako ikasle zein profesionalentzat, adineko pertsonekin lan egiten duten gizarte-laguntzaileentzat, erizainentzat, eta abarrentzat prestatu bada ere, alzheimer motako dementzia duten pertsonen senideentzat eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.

Aurkibidea

ESKER ONA

LIBURUAREN EGITURAKETA

1. ZAHARTZARO NORMALA: ALDAKETA KOGNITIBOAK, Maitane Fernandino, Izarne Lizaso
1.1. Aldaketa kognitiboak
1.2. Ariketa praktikoa 

2. DEMENTZIAK, Maitane Fernandino, Izarne Lizaso
2.1. Definizioa
2.2. Epidemiologia
2.3. Diagnostikoa
2.4. Dementziak sailkatzeko irizpideak
2.5. Dementziaren etiologia
2.6. Diagnosi diferentziala
2.7. Dementzia motak
2.8. Ariketa praktikoak


3. ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIA, Maitane Fernandino, Izarne Lizaso
3.1. Definizioa
3.2. Epidemiologia
3.3. Etiologia
3.4. Irizpide diagnostikoak
3.5. Garapenaren aroak
3.6. Teoria inbolutiboa
3.7. Ariketa praktikoak

4.  ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIAREN ONDORIO KOGNITIBOAK, EMOZIONALAK ETA PORTAERAZKOAK, Alaitz Aizpurua, Izarne Lizaso
4.1. Ondorio kognitiboak
4.2. Ondorio emozionalak
4.3. Ondorioak portaera-mailan  

5. DEMENTZIA ETA ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIA EBALUATZEKO GALDE-SORTAK, Izarne Lizaso, Alaitz Aizpurua
5.1. Arlo kognitiboa
5.2. Arlo emozionala
5.3. Portaeraren arloa

6.    DEMENTZIA ETA ALZHEIMER MOTAKO DEMENTZIAN ESKU-HARTZEA, Alaitz Aizpurua, Izarne Lizaso, Silvia Camio
6.1. Esku-hartze kognitiboa
6.2. Esku-hartze emozionala
6.3. Esku-hartzea portaera-mailan
6.4. Esku-hartzea komunikazioaren bidez

7.    ALZHEIMERRA DUEN GAIXOAREN FAMILIA EDOTA ZAINTZAILEA, Josune Mendez, Izarne Lizaso
7.1. Alzheimerraren ondorioak familiarengan edo zaintzailearengan
7.2. Familiarekin edo zaintzailearekin erabiltzen diren galde-sortak
7.3. Alzheimerrari aurre egiteko baliabideak

ERREFERENTZIAK 

TAULEN AURKIBIDEA    

ERANSKINAK  
Alzheimer motako dementzia: zer da eta zer egin?

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)