Udaleko hezkuntza-kontseiluen rola toki-erakundeen esparruan 17/2023 Hezkuntza Legearen babesean
17/2023 Legean udaleko hezkuntza-kontseiluen figura juridiko berria aurreikusten da, eta artikulu honen xedea, hain zuzen, figura horren azterketa sistematikoa egitea da, haren funtzioa eta eginkizunak ulertzeko asmoz. Horren harira, lehenik eta behin, legearen oinarri juridikoak aztertuko dira, gero kontseilu horiek kokatzen diren testuinguru instituzional eta normatiboa zehazteko. Ondoren, udaleko hezkuntza-kontseiluen konfigurazioa aztertuko da, arreta berezia jarriz haien izaera juridikoari, osaera organikoari eta esleitutako eskumen-eremuari. Bukatzeko, kontseilu horien eraginkortasun potentziala balioetsiko da, bereziki epe labur eta ertainera udal-mailan gobernantza-eredu berri gisa eman dezaketen ekarpena kontuan hartuta hezkuntza-proiektu komunitarioen sustapenean.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu