Gatazkak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan: ohikoenak diren gatazkak eta haien kudeaketa egiteko estrategiak
Ikerketa honen helburu nagusia da hezkuntza-eremuan ohikoenak diren gatazkak ezagutzea eta irakasleek eskola-gatazkak kudeatzeko gehien erabiltzen dituzten estrategiak aztertzea, bai Lehen Hezkuntzako bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetan. Ikerketa honetan 67 irakaslek hartu zuten parte Behaviour at School Study Teacher Survey (BaSS) galdetegiari erantzuten. Emaitzen arabera gatazka gehienak ostiraletan eta astelehenetan pilatzen dira. Jokabide disruptiboen artean, ohikoena etxerako lanak ez egitea da, maila baxuko jokabide disruptiboetan txandaz kanpo hitz egitea nagusi da eta jokabide oldarkor eta antisozialen artean beste ikasleekiko agresibitate fisikoa, ezohiko portaera aldrebesak eta beste ikasle batzuez hitzez abusatzea. Elkarrizketan oinarritutako estrategiak irakasleek gehien aplikatzen dituztenak dira, eta zigorrean oinarritutako estrategiak gutxien erabiltzen direnak. Lan honek eskaintzen dituen ondorioak baliagarriak izan daitezke irakasleen prestakuntza eta ikastetxeen antolaketa hobetzeko, eskola-giro osasuntsuagoa eta eraginkorragoa sustatzeko.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu