Euskal probintzialismoaz
Historiografia akademikoak aitzin-urrats nabarmenak egin ditu azken urteetan euskal nazionalitatearen eraikuntzaren ikerketari dagokionez, baina nortasun probintzialak alde batera utzi izan ditu. Artikulu hau azaltzen saiatzen den bezala, Euskal Herriko historian probintzia, zenbait izenez, eta hari loturiko sentimendu eta ideologiak funtsezkoak izan dira, berriki arte ez baitziren probintziaz gaindiko erakundeak sortu. Gainera, erakunde horiek ez dute inoiz Euskal Herri osoa bildu. Espero izatekoa zenez, navarrismoa-ri eman zaio garrantzi berezia, baina beste «ismoak» (alavesismoa, vizcainismoa, baita souletinismea ere) ahantzi gabe. Azalpenak bilatu nahian, kontu linguistiko, instituzional eta demografikoetan jarri dugu arreta.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu