Diasporako sareen garrantzia diplomazia publikoan: euskal kasua aztergai

Autorea(k): Patricia Barron San Blas, Maialen Goirizelaia
Jakintza-arloak: Kazetaritza
Orrialdeak: 83-101

Diasporako sareek aberria eta diaspora lotzen dituzte, bitartekari-funtzioa betez. Mundu-mailan hainbat diasporako sare topa daitezke, eta sare horien konexioei esker era askotako harremanak sortu daitezke. Harreman horiek, askotan, harreman transnazionalak izaten dira. Transnazionalismoak pertsonak edo erakundeak lotzen ditu nazio-estatuen mugak geografikoki, kulturalki eta politikoki gaindituz. Euskal kasuan ere, diasporako sareak sortu izan dira, eta horietatik harreman transnazionalak eratu dira. Alde batetik, modu organiko eta natural batean sortutako diasporako sareak aztertuko dira, hau da, izen hori izan gabe, saregintzan eragin handia izan dutenak. Bestalde, erakunde, elkarte eta gobernuen ekimenez sortu diren diasporako sareen azterketa egingo da. Bi kasuetan, sare horiek nola eta zein helbururekin sortu ziren aztertuko da eta etorkizunari begira ondorio nagusi batzuk aterako dira.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 137