Gorputz Hezkuntzaren eragina hezkuntza-premia bereziak dituzten Haur Hezkuntzako umeengan: berrikuspen sistematikoa

Autorea(k): Markel Rico González, Haizea Zubeldia Artetxe
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 5-26

Artikulu honen helburua da Gorputz Hezkuntzak (GH) hezkuntza-premia bereziak dituzten eskolaurreko haurrengan dituen ondorioak aztertzea da errebisio sistematiko baten bitartez. Emaitza nagusiek honako hau nabarmendu dute: (i) Mugitzeko gaitasunari dagokionez, GHk eragin positiboa izan dezake Down-en sindromea, garapenean atzerapenak, garapen motorraren eta espektro autistaren nahasmenduak dituzten haurrengan, baina ikerketa gehiago behar da entzumen-desgaitasuna duten haurrengan; (ii) Jarduera fisikoari dagokionez, GHk aukera ematen digu Down-en sindromea eta garapen-atzerapena dituzten haurren jarduera fisikoaren maila hobetzeko; (iii) Gaitasun kognitiboari eta sozialari dagokienez, GHk eragina erakutsi badu ere, ikerketa gehiago behar da hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren trebetasun kognitibo eta sozialetan GHk duen eragina ezagutzeko. Beraz, GHk eragin zuzena du hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrengan.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 135