Euskal Autonomia Erkidegorako Estatus Politiko Berria: alderdi politiko eta gazte-erakunde abertzaleen ikuspegiak eta proposamenak

Autorea(k): Onintze Azpitarte Lopez
Jakintza-arloak: Zientzia politikoak
Orrialdeak: 89-110

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeen testuinguruan (2024ko apirilaren 21ean egindakoak), Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) Estatus Politiko Berri baten beharrak garrantzia hartu du alderdi politiko abertzaleen diskurtsoetan. Hori dela-eta, ikerketa-lan honetan euskal alderdi abertzaleek (EH Bildu eta Eusko Alderdi Jeltzalea) eta gazte-antolakunde edo -mugimendu abertzaleek (Ernai eta Euzko Gaztedi-EGI) EAErako Estatus Politiko Berriaren inguruan dituzten iritziak, helburuak eta proposamenak ikertu ditugu. Horretarako, alderdi abertzale bakoitzaren eta gazte-antolakunde edo -mugimendu bakoitzaren ordezkari bana elkarrizketatu dugu. Horrela, Estatus Politiko Berrirako bidean zenbait puntu partekatzen dituztela ondorioztatu ahal izan dugu, baina baita desadostasun batzuk dituztela ere, adibidez, akordiorako borondateari, lurraldearen ulermenari eta abarri buruz.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 135