Enuntziatu parentetikoak eta modalizazioa Eusko Legebiltzarreko euskarazko esku-hartzeetan
Artikulu honen helburua da euskarazko ahozko diskurtso formalaren funtzionamenduaren nondik norakoak ezaugarritzen jarraitzea, oinarrian testu idatzia duten Eusko Legebiltzarreko 30 esku-hartzetan enuntziatu parentetikoak eta horien bitartez gauzatzen diren modalizazioak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertuta. Azterketarako erabilitako ereduak interakzionismo soziodiskurtsiboa (ISD) eta testuaren arkitektura izan dira. Emaitzek erakusten dute enuntziatu parentetikoak maiz agertzen direla hizlarien ahozkoetan eta enuntziatu parentetiko guztiek bideratzen dutela gutxienez modalizazio mota bat. Modalizazio moten artean modalizazio apreziatiboa gailentzen da, eta testu-generoari lotutako erregulartasuna izan daiteke hori. Ondorio nagusia da ahozkoan enuntziatu parentetikoak txertatzea estrategia diskurtsibo-pragmatiko eraginkorra dela diskurtsoa modalizatzeko, eta, beraz, oinarrian testu idatzia duten diskurtso formalen azterketan oso kontuan hartzeko elementuak direla enuntziatu parentetikoak.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu