Betebeharra ala eskubidea? Memoria-legeen aldeko eta kontrako argudioei buruzko azterketa kriminologikoa

Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Orrialdeak: 103-120

Azken urteotan, memoria gizarte-eztabaidaren objektu bihurtu da. Iraganarekin zer egin eta zein biktimari aitortza eta erreparazioa eman galderek gizartea zatitu dute, bereziki gai hauen testuinguruan erantzun juridiko-politikoak eman direnean. Banaketa eta tentsio hauetatik abiatuta, testu honek memoriak gaitzen salaketan leku zentrala duela aldarrikatzeko helburua dauka. Horretarako, 2023ko Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea gidalerro harturik, memoria betebehar moral moduan, bizikidetza eta adostasuna hausteko errekurtso totalitario gisa edo eskubide zibil moduan interpretatzen duten aukerak aurkeztuko dira. Hiru jarrera horien desadostasun eta argudioetan oinarriturik, berrets daiteke memoriak biktimekiko arretan, herritarren parte-hartzean eta bidegabekeria handienekin gertatu zenaz eta gertatzen denaz ez ahazteko baliabideak eskaintzen dituela.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 134