Jasangarritasunak eraginik ba al du enpresa txiki eta ertainen (ETE) banku-finantzaketa lortzeko bidean?

Autorea(k): Alaitz Mendizabal Zubeldia, Marian Zubia Zubiaurre, Aitziber Olasolo Sogorb, Ana Blanco Mendialdua, Amaia Altuzarra Artola
Jakintza-arloak: Enpresen antolaketa eta zuzendaritza
Orrialdeak: 5-19

Enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantzaketarako sarbideari buruzko literaturan hutsune bat dago garapen jasangarrian oinarritutako paradigma berriak izan dezakeen eraginari dagokionez. Hutsune horri aurre egiteko, lan honek literatura-azterketa sakona egiten du jasangarritasunak finantza-erakundeek egindako ETEen kreditu-arriskuen analisietan duen rolari buruz.
Kreditu-arriskuen ebaluazioan jasangarritasunari buruzko informazioa garrantzitsutzat jo daitekeen arren, ETEentzako jasangarritasun-txostenen eredu estandarizatu bat falta da, banku-erakundeen beharretara egokitua. Hasierako ikuspegi horretan, literatura-berrikuspen bat egingo da, jasangarritasun-txostenaren ereduen aniztasunetik behar horretara hobekien egokitzen direnak identifikatzeko. Geroago, ETEen jasangarritasun-txostenetan sartu beharreko informazio mota zehaztu nahi da. Lan honek, beraz, bereziki laguntzen du garapen jasangarrian esparruan ETEen banku-finantzaketarako sarbideari buruzko ikerketaren eremuan.

 

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 133