Eskola-segregazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: Eibarko eskola-mapa berriari buruzko ikuspegiak
Azken urteotan, Europan, eskola-segregazioak kezka handia eragin du hezkuntza-komunitatean nahiz herritarrengan, eta, horrek, esparru horretan egindako ikerketen kopurua nabarmen hazi du. Euskal Hezkuntza Sistema ere hainbat ikerketaren ardatz izan da, baina oraindik oinarri teoriko sendoa falta da. Ikerketa honetan, Eibarko hezkuntza-testuingurua aztertzen da, bereziki eskola-segregazioa arintzeko bertan ezarri zen esku-hartzea. Eibarren diseinatutako eta inplementatutako eskolamaparen arrazoiak, helburuak eta ondorioak aztertu dira. Metodologia mistoa erabili da: alde batetik, Eibarko eskoletako datu kuantitatiboak bildu eta aztertu dira; bestetik, datu kualitatiboak eskuratu dira hezkuntza-komunitateko profesionalekin egindako elkarrizketa sakonen bidez. Ondorio nagusia da eskola-mapak ez duela aurreikusitako eraginik izan segregazioan. Gainera, besteak beste, kultura- eta jatorri-aniztasunean eta euskararekiko atxikimenduan eragina izan du.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu