Egoitzan dauden adineko pertsonek osagai anitzeko ariketa fisikoa praktikatzearen onurak

Autorea(k): Zuriñe Fernández Bolzoni, Jon Mikel Picabea Arburu
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 71-83

Zahartzen ari den biztanleria gero eta handiagoa da, eta horrek osasun-kostuak eta gizarte-kargak areagotzen ditu. Hori dela eta, adinekoen osasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko esku-hartze estrategiak behar dira. Zentzu honetan, instituzionalizatutako adinekoentzat, osagai anitzeko jarduera fisikoko programak bereziki gomendagarriak dira. Horrela, zortzi asteko programa bat gauzatu da egoitza batean, indarra, oreka eta erresistentzia kardiobaskularra lantzeko. Bertan, batez beste 82,7 ± 7,1 urteko bederatzi pertsonak parte hartu dute (zazpi emakume eta bi gizon). Programa hasi eta amaitu aurretik, hainbat proba egin dira: dinamometroa, Time Up and Go (TUG) eta Short Physical Performance Battery (SPPB). Batezbestekoari dagokionez, hobekuntzak egon ziren bi probetan; TUG (PRE; 17,54 ± 6,63 eta POST; 16,74 ± 5,96) eta SPPB (PRE; 7,77 ± 2,58 eta POST; 10,00 ± 1,00), baina Handgrip testean ez zen hobekuntzarik lortu (PRE; 17,24 ± 6,87 eta POST; 15,21 ± 5,96).

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 133