COVID iraunkorraren sindromearen profil neuropsikologikoa: berrikuspen sistematikoa

Autorea(k): Irati Larranaga Moran, Andone Sistiaga
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 85-108

COVID iraunkorraren sindromea gaixotasun multisistemiko bat da, zeinetan sintoma neuropsikologikoak pazienteen kexa nagusienetakoa diren. Gaixotasun honen profil neuropsikologikoaren inguruko ezagutzak laburtzeko helburuarekin, 19 lan aztertu dira errebisio sistematiko honetan. Lanen %89k pazienteek profil fronto-subkortikala dutela adierazi zuten, arreta, prozesatze-abiadura, funtzio exekutiboa eta oroimen episodikoa kalteturik izanik, sintoma antsiatsu-depresiboekin batera. Defizit neuropsikologikoaren kausen artean garuneko kalte fisiopatologikoa, sintomatologia afektiboa eta nerbio-sistema zentralean eragiten duten sintomak daude besteak beste. Sintomatologia honek egunerokotasunean sortzen dituen zailtasunen ondorioz, hauek murrizteko interbentzioen beharra azpimarratzen da.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 133