Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?
Nanomaterial manufakturatuak (NMM), nanoteknologien ustiapenetik eratortzen diren material berriak, besteak beste irrati-frekuentzia bidezko identifikazio-sistemadun (RFID) etiketen prestazio teknikoak potentziatzeko erabiltzen dira. Dispositibo elektroniko horiek nagusiki esparru komertzialean produktuen unean uneko trazabilitatea egiteko baliatzen badira ere, norbanakoen informazio pertsonala eskuratzeko ere erabili izan diren kasu batzuk dokumentatu dira dagoeneko. Alde horretatik, ikerketa honen xedea kasu horietan RFID etiketen erabilerak norbanakoen pribatutasuna errespetatu duen edo ez aztertzean datza, horretarako datu pertsonalen babeserako legedia oinarri hartuta.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu