Klimari buruzko negoziazioak, Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio baterako: Kopenhageko porrotetik Parisko Akordiora
Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen akordio loteslea lortzeko negoziazioak 2007an hasi ziren. 2009ko Kopenhageko Konferentziaren porrotaren ondoren, negoziazioak bertan behera geratu ziren, eta ez zen ia aurrerapenik eman hurrengo bileretan. EBren lidergoa klima-aldaketaren aurkako borrokan, mundu-aliantzabatean ahalik eta herrialde gehien bateratzeko ahaleginetan, ahuldu egin zen, AEBk gero eta protagonismo handiagoa hartu zuelako —jarrera pasiboarekin eta oztopatzailearekin—, bai eta Txinak ere. Nahiz eta EBk berriro sustatu zituen negoziazioak, badirudi Parisko Akordioa posible izan zela AEBren eta Txinaren inplikazio handiagatik; horrek aldi berean dakar askok zalantzan jartzea benetan emaitza arrakastatsua izango dela.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu