Euskal Herrian bizi diren magrebtarren eta latinoamerikarren akulturazio-prozesua eta osasun psikologikoa

Autorea(k): Edurne Elgorriaga Astondoa, Ainara Arnoso Martinez, Cristina Martinez-Taboada Kutz, Eneritz Balerdi, Maddi Berasategi
Jakintza-arloak: Psikologia
Orrialdeak: 61-82

Ikerlan honetan, Euskal Herrian bizi diren etorkinen hautemandako estresa eta ongizate-maila eta aldagai horien aurrekariak neurtzen dira, generoaren eta jatorriaren arabera egon daitezkeen desberdintasunak kontuan hartuz. 405 emakume etagizon etorkin elkarrizketatu ziren bai Latinoamerikakoak bai Magrebekoak, eta 306 emakume eta gizon euskaldun. Emaitza nabarmengarrienek adierazten dute estresa eta ongizate-maila ertainak direla, eta Magrebeko etorkinek Latinoamerikakoekin eta euskaldunekin konparatuta estres gehiago eta ongizate gutxiago adierazten dutela. Horrela, Magrebeko etorkinekin baieztatzen da akulturazioaren estresaren hipotesia eta Latinoamerikako etorkinen egoera esplikatzeko egokiagoa da atzerritar osasuntsuaren paradoxa. Azkenik, ikusten da estresaren eta ongizatearen aurrekariak desberdinak direla jatorri kulturalaren arabera.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 103