«Sorgina, banaiz!» dokumentalaren emanaldia Eibarko Markeskoa Jauregian

Asisko Urmeneta Otsoaren «Sorgina, banaiz!» dokumentala emango da abenduaren 20an Eibarko Markeskoa Jauregian. Bertan izango da egilea bera ere.

Dokumentalean, bertako eta nazioarteko ikertzaileen ahotsak bildu ditu egileak, itxuraz hain ezagun baina aldi berean hain ezezagun zaigun "sorginen" gaia jorratzeko. Euskal Herrian auzi horrek izan zituen berezitasunak garaiko testuinguruan kokatzen dira dokumentalean, aurretik egileak hasitako lana ("Sugarren mende" liburua) sakonduz eta osatuz.

Dokumentalak UEUren babesa izan du.

Etortzekoa bazara idatzi komunikazioa@ueu.eus helbidera.

apirila2015:30
EIBAR, markeskoa jauregia (otaola hiribidea, 1)
«Sorgina, banaiz!» dokumentalaren emanaldia Eibarko Markeskoa Jauregian