Inguma datu-basearen 25. urteurreneko ekitaldia
INGUMA datu-baseak 25. urte betetzen ditu eta urteurreneko ekitaldia antolatu dugu.
INGUMA datu-baseak 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer eta noiz argitaratu duen. Komunitate zientifiko-intelektualaren euskarazko ekoizpena bildu, aztertu eta zabaltzea dugu xede: euskarazko jakintza eta ikerketa-lanak dokumentatu eta eskuragarri jartzea; euskal komunitate zientifikoari ikusgarritasuna emateko eta euskarazko ikerketa zabaltzeko baliabide bat eskaintzea, eta, euskal hiztunen artean ezagutza sustatuz eta euskarazko jakintza-sarea indartuz, goi-mailako euskara teknikoa eta akademikoaren prestigioa eta ikusgarritasuna areagotzea. Ekoizpen zientifikoa euskaraz sortzearen balioa aldarrikatzen dugu eta esparru akademikoan aintzakotzat hartua izateko lan egiten dugu. Zatoz gurekin ospatzera!
- NOIZ: Azaroak 5, asteazkena
- TOKIA: BIlborock
- ORDUA: 18:30
Etorri nahi baldin baduzu, bidali mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.
