Ikerl(h)ari bideopodcastaren grabaketa
Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko espazioa da Ikerl(h)ari bideopodcasta. UEUk hirugarren urtez antolatuko du eta aurtengo bigarrena Iruñean grabatuko da, Katakraken, ekainaren 25ean. Publikoarekin grabatuko da saioa, zatoz zu ere!
Bertan izango dira:
- Xabier Arraztoa Lazkanotegi. Energiaren Ingeniaritzan graduatua da MUn eta doktoregaia.
- Samara Velte Moran. Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua eta Gizarte Politika eta Kulturan doktorea.
- Alazne Irigoien Dominguez. Zuzenbide eta zientzia politikoetan graduatua eta doktorea Ikasketa Feminista eta Generekoetan
- Aurkezlea: Eider Saragueta. Hezkuntza Zientzietan doktorea.
ekaina2516:00
IRUÑEA, KATAKRAK (KALE NAGUSIA, 54)
