Udako Ikastaroak: matrikulak DOAN eta prezio BEREZIAK.
2019ko maiatzaren 21a

47. Udako Ikastaroetan eskaintzen ditugun ikastaro batzuetan babesle eta laguntzaile bereziak lortu ditugu eta horregatik matrikulak doan edo (ia)doan (oso prezio berezietan) eskaini ditzakegu #ElkarEkin.
- HASIERA EKITALDIA: Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana. (Bilbo, ekainak 20)
- Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz. (Bilbo, ekainak 11)
- Ekonomia zirkularren oinarriak eta tokiko esperientziak. (Tolosa , ekainak 18-20)
- Hizkuntzalari Euskaldunen IV. Topaketa. Hitzetik hotsera. (Iruñea , ekainak 25)
- Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara. (Eibar, ekainak 28)
- Euskaraz beti eta hobeki, hizkuntza landuz. (Baiona, uztailak 2)
Ikastaro bikoitza ere badaukagu 'Askapen bide(ar)en haritik' izenburu orokorrarekin abiatuta, bi ikuspegi landuko dira:
- “Izan ginelako, izango gara?” (Iruñea, ekainak 25-26)
- '’Garelako, zer izan nahi dugu?’’ (Baiona, uztailak 1-2)
--> Ikastaro biak eginez gero, matrikula berezia!
Hainbeste ikastaro doan izanda... ez galdu BIGARREN ikastaro bat egiteko aukera! Hona ikastaroen eskaintza osoa: 47. Udako Ikastaroak