Udako Ikastaroak :: Politika, Soziologia

Askapen bide(ar)en haritik ''Izan ginelako, izango gara?''

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Euskal Herriaren historia matxinada iraunkorrez osatutako historia da. Erreka horren parte da duela 60 urte inguru gurean eman zen paradigma aldaketa.

Garai hartakoa da ETAren sorrera, baina baita ere ikastola mugimenduaren sorrera, gau eskolen hasiera, kooperatibismoaren lehen urratsak, herri mugimendu askoren kimuak baita gurera lanera etorri ziren herritarrekin batera sortutako ''Euskal langile herria'' kontzeptua. Planteamendu dekolonialetatik edan zuen borroka nazionalaren eta sozialaren uztarketa eta, oro har, frankismoaren gau ilunean itxaropenari argi izpiak eskaini zizkion paradigma berri baten sorrera.

Aldaketa handien garaia zen hura, munduan eta Euskal Herrian. Egungoa ere aldaketa handien testuingurua da, aldaketak maila ekonomikoan, sozialean zein politikoan. Biak ala biak, testuinguru erabat ezberdinak marrazten dituzte. Aldaketak beti mehatxuekin lotu ohi dira, baina aukerak ere badituzte bere horretan, atzo eta gaur ere.

''Izan ginelako, izango gara'' esan beharrean, nahiago dugu galdetzea: ''izan ginelako, izango gara?'' Ez etorkizunari begira gure izana zalantzan jartzen dugulako, aldaketen aurrean izaten jarraitzeko ausardia bera galdekatu nahi dugulako.

Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

 

IKASTARO BIKOITZA: Askapen bide(ar)en haritik...

Ikastaro honek Baionan emango den  ''Garelako, zer izan nahi dugu?'' ikastaroarekin lotura dauka.

Nahiz eta bakoitzak bere aldetik izate bat eta ulerkuntza propio bat izan dezakeen eta aukera hori zabaldua den ere, ireki nahi dugun hausnarketaren harian zehar oinez egitera gonbidatu nahi zaituztegu. GUaz hausnartu, GUa marraztu eta GUa praktikatikekiteko eta eraikitzeko koordenadez solastera gonbidatu nahi zaituztegu.

Jon Maiak esan bezala, jada ez gara izan ginena (-baina badugu horretatik zerbait ezinbestean eta zortez- gehitzen dugu guk) eta oraindik ez gara izango garena.

Irakaslea

  • Elena Beloki Resa

Helburuak

  • Duela 60 urteko paradigma berriaren sorreraz, bilakaeraz eta balantzeaz jardutea. Zein testuingurutan eraikitzen da? Zerri erantzuten dio? Atentzio berezia jarriko diogu subjektu nazionalaren ezaugarritzeari (‘’Euskal langile herria’’) eta nazio eraikuntza eta herrigintza estrategiaren ondorioei.
  • Mundu globalizatuan eta estaturik gabekoa den herri honetan pairatzen ari garen egiturazko aldaketek gurean izan ditzaketen ondorioak eta, horiek guztiak, gure herriaren askapen subjektuaren berrezaugarritzean izan ditzaketen eragina. Finean, eztabaidan jarri nahi dugu, egungo testuinguruan, subjektu horrek zer berrezaugarritze izan beharko lituzkeen.

Edukiak

EKAINAK 25, asteartea

9:00-9:30 -  Ikastaroaren ongi-etorria, aurkezpena eta kokapen orokorra.

  • Elena Beloki
  • Joseba Permach

9:30-11:00 -  Mahai-ingurua: Euskal udaberria, paradigma aldaketa.

  • Onintza Odriozola
  • Andoni Olariaga

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-13:00 - Taldeetan eztabaidak

13:00-15:00 - Bazkaltzeko tartea 

15:00- 17:00 -  Mahai-ingurua: XX. Mendetik XXI. Menderako jauzia – gure garaia ulertzeko.

  • Floren Aoiz
  • Igor Ortega
  • Iratxe Esnaola

 

EKAINAK 26, asteazkena

9:00-11:00 - Mahai-ingurua: Egungo borroka praktiketatik ikasiz.

  • Amaia Zufiria
  • Ana Mezo
  • Miren Artetxe

Dinamizatzailea: Jagoba Zulueta

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11:30-13:00 - Taldeetan eztabaidak

13:00-15:00 - Bazkaltzeko tartea

15:00-17:00 - GUgintza bideak: Iruñeko udaleko esperientziatik ikasiz.

  • Patri Perales

17:00-... - Ondorioak

 

SAIO OSAGARRIA

''Izan ginelako, izango gara?'' bertsosaioa.

  • Onintza Enbeita eta Uxue Alberdi

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Irakasleak, hezitzaileak, hezkuntza munduko kideak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
MATRIKULA BIKOITZA
'Askapen bide(ar)en haritik' ikastaro bietan matrikulatuta deskontua aplikatuko dugu:
  • Ikastaro bakoitzaren matrikula orokorra: 20,00€ (eta ohiko deskontuak aplikatuko dira)
  • Ikastaro biak eginez gero, matrikula orokorra guztira: 30,00€ (eta ohiko deskontuak aplikatuko dira)
Prozedura:
  • Matrikulatu ikastaro honetan eta OHARRETAN adierazi Baionakoan parte hartu nahi duzula.
  • Guk egingo dugu matrikula prezioaren deskontua eta emailez jakinaraziko dizugu zenbat ordaindu behar duzun.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatua: 357/2019 ebazpena, 2019ko apirilaren 14koa (kreditu 1).

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak: gutxieneko % 85eko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan).

Babesleak

Etiketak

Iruñea, paradigma aldaketa, euskal langile herria, berrezaugarritzea, nazio eraikuntza, herrigintza estrategia, subjektu nazionala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.