Jardunaldiak :: Bibliotekonomia, Dokumentazioa

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkura: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 24a

Datozen hamar urteotan, demokrazia berreskuratu zenetik unibertsitate zein administrazioen ardurapean egon diren artxibo eta liburutegiak kudeatzen dituzten langile publiko gehienak erretiratuko dira. Nahitaezko zaharberritze demografiko honek, beste profesional mota batek beteko dituen informazio-zerbitzuen "ekosistema" berri bat moldatuko du. Bi ekintza-joera aurreikusten dira:

  • Kanpoko eredu baten aldeko apustua: zerbitzuen azpikontratazioa, enpresa esleipendunen esku lan-baldintzak ezartzea uzten duena.
  • Kudeaketa burokratizatua eredua: plazak berritzea lehendik dauden baldintzak mantenduz.

Bi eredu horiek aldeko zein kontrako aldeak dituzte; liburuzainen eta artxibozainen kolektiboek egiten duten presioaren araberakoa izango da hein handi batean, abantailak desabantailen gainetik kokatzea lan baldintzak errespetatuta, gizarte digitalaren eskari berrietara egokituko den esparru bat ezartzeko bidean.

Jardunaldia hau ALDEE elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Mertxe Zabala Bilbao

Helburuak

  • Kudeaketa ereduari buruz gogoeta egitea: burokratikoa, gerentziala...
  • Kudeaketan kanporatzearen eragina aztertzea (azpikontratatutako kultura): eraginkortasun-maila, malgutasuna, berrikuntza, lan-harremanak...
  • Profesionalen elkarteek egiturak berritzeko duten zeregina aztertzea: ekosistema berriaren ereduan eraginik izan al dezakete? Profesional berriek beharrezkotzat jotzen al dituzte?
  • Zer gertatuko da gure zerbitzuekin errelebua hartu behar dutenek beharrezkoak diren ezagutzak ez badituzte?

Metodologia

40 minututako 5 hitzaldi aurkeztuko dira, artxibo zein liburutegietako hainbat zerbitzuen egoera azalduko dutenak.

Bukatzeko, eragileen arteko mahai ingurua izango da, ALDEEK moderatuta.

Nori zuzendua

Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetak​ arduradun, enpresa eta profesionalei zuzenduta.

Egitaraua

2019-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-09:45

Jardunaldiaren aurkezpena.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Fernando Juarez, ALDEEko lehendakaria.
09:50-10:25

Administrazioaren langile markoa: funtzionaritzatik azpikontrataziora.

  • Ubaldo Ortiz Rodrigo (Eibarko Udaleko aholkulari juridikoa.)
10:25-11:00

Lan egonkortasuna, beharrezkoa?

  • Mertxe Zabala (Donostia Kultura.)
  • Mertxe Zabala Bilbao
11:00-11:30

Atsedenaldia.

11:30-12:05

Liburutegia: zer nola kontratatu?

  • David Zapirain (Ereiten).
12:05-12:35

Zerbitzu publikoa, etekin pribatua? Ondorioak, arriskuak eta mugarriak.

  • Karmele Aguayo (Liburuzaina)
12:30-13:10

Informazio eta dokumentazio arloko enpresen eta liburutegien arteko beharrezko harremana: Cluster FESABID-en eredua.

  • Cristina Gareta (Liburuzaina eta liburutegientzako zerbitzuen kontsultaria. Liburutegientzako proiektuez arduratzen da @_SCANBIT)
13:10-13:45

Elkarte profesionalen jardueraren eragina ekosistema berrien erregulazioan.

  • Fernando Juarez (ALDEEko lehendakaria eta Muskizko liburuzaina. @ferjur)
13:45-14:30

Mahai-ingurua: Gatazkak identifikatzen. Adostasunak soslaiatzen.

  • Partaideak: jardunaldian parte hartu duten hizlariak.
  • Moderatzailea: ALDEE

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
ALDEEko kideek UEUko bazkideen deskontu bera izango dute (adierazi ALDEEko kidea zarela matrikula egiterakoan).

Babesleak

Etiketak

Eibar, liburutegiak, artxiboak, dokumentazio zentroak, zerbitzu publikoen kudeaketa, externalizazioa, azpikontratatzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.