Argazkiak Commonsera masiboki igo OpenRefine bidez.

Data: 2025eko uztailaren 8a (Asteartea)
Ordutegia: 9:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko maiatzaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko uztailaren 7a
Matrikulatu
Argazkiak Commonsera masiboki igo OpenRefine bidez.

Aurkezpena

Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen tailer hau praktikoa izango da, eta lehen kontaktu bat eskainiko du multimedia fitxategiak Wikimedia Commonsera masiboki igotzeko (argazkiak, mapak, bideoak edo askotariko irudiak). Oinarriak ulertu ondoren, pausoz pausoko ariketak egingo ditugu elkarrekin: kalkulu-orria sortzea, OpenRefinera (OR) bidali eta proiektua sortzea, errekontziliazioa egitea eta Commonsera igotzea. OR datu masiboak kudeatzeko eta transformatzeko aplikazio kementsua baliatuko dugu. OR lizentzia libreko eta doako tresna da, arlo desberdinetako datu masiboak prozesatzen dituena. Parte-hartzaileek kultur webgune bateko edo beren argazkiak baliatuko dituzte tailerrean. Tailerraren hasieran norberaren ordenagailu eramangarrian OpenRefine aplikazioa instalatuko da. Ordenagailuok azken urteotako Office (LibreOffice edo Microsoft) eta sistema eragileak behar dituzte: Linux, Windows, MAC OS.

Argazkiak Wikipedian eta Commons lizentziaz erabili ahal izango dira (CC-BY-SA). Commonsek Wikidatarekin integratzeko bidea darama, munduko biltegi digital handienetako batekin, eta horretarako SDC edo datu egituratuak behar ditu. FAIR printzipioetan oinarrituz (datu aurkierrazak, eskuragarriak, bateragarriak, berrerabilgarriak), OpenRefinek multimedia fitxategiak eta haien metadatuak kudeatu eta Wikidatarekin uztartu edo errekontziliatuko ditu. Lortuko dugu material horiek Wikimedian errazago aurkitzea eta eskueran jarri ahal izatea eta erabiltzaileek, euskal komunitateak, haiek baliatu ahal izatea.

Ikastaro hau UEUko Informatika sailak antolatu du.

Irakasleak

Helburuak

  • Multimedia fitxategiak kopuru handitan errazago Wikimedia Commonsera igo ahal izatea.
  • OpenRefine aplikazioak datu masiboak kudeatu eta igotzeko eskaintzen dituen aukerak ikasi eta ezagutzea.
  • Datu egituratuak eta Wikimedia Commons euskaraz baliatzeko dauden aukerak ezagutzea.

Edukiak

08:45-09:00 - Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-10:00 - Ongietorria eta oinarrizko azalpena eta OR aplikazioaren instalazioa.

10:00-10:30 - Atsedenaldia.

10:30-13:00 - Kalkulu-orria sortu. OR taula eta eskema antolatu. Argazkiak Commonsera igo.

Nori zuzenduta

  • Wikilariak eta Wikimedia Commonsera multimedia fitxategiak igotzen dituzten erabiltzaileak.
  • Beren material grafikoa CC-BY-SA lizentziaz publikoan zabaldu nahi duten argazkilariak.
  • Wikidataren aukeretara euskaraz hurbildu eta datu masiboak igotzeko tresnak erabili nahi dituzten pertsonak.
OHARRAK: Beharrezkoa da ingelesaren gutxieneko ezagutza edukitzea (OpenRefine aplikazioa ez dago euskaraz).

Jakintza-arloak