Psikomotrizitatea eskola barruan jardunaldia: esperientzietatik etorkizunera

Data: 2023ko ekainaren 3a (Larunbata)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko maiatzaren 31
Psikomotrizitatea eskola barruan jardunaldia: esperientzietatik etorkizunera

Aurkezpena

Psikomotrizitateak haurtzaroaren garapenerako, osasun eta eskubideen aldetik, jolas libreak eta gorputzaren mugimendu askeak, duen garrantzia azpimarratu nahi dugu jardunaldi honetan. Praktika honek dituen onurak balioan jarriko ditugu, batez ere prebentzioaren aldetik dituen posibilitate sakonak ikusgai jarrita.

Psikomotrizitate praktikak teoria, pedagogia konkretua eta metodo berezia dauka eta formazio egokia behar da behar bere osotasunean eskaini eta haurrentzat onuragarria izateko. Beraz, jardunaldi honetan, psikomotrizitatearen praktika profesionalaren beharra azpimarratuko da.

UEUk eta AMANE Elkarteak elkarlanean antolatu dugu jardunaldia.

Informazio gehiago, Maider Itoiz adituari eginiko elkarrizketa honetan eta jardunaldira esperientzia partekatzera hurbilduko den Paz de Ziganda Ikastolako Haur Hezkuntzako koordinatzaileari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Helburuak

  • Ikastetxeen irakaslegoa eta zuzendaritzaren sensibilizazio prozesu bat hasi.
  • Irakaslegoa formakuntza profesionala egitera animatu.
  • Prebentzioa psikomotrizitate praktikaren esku ikastetxe barruan bultzatzea.
  • Proiektu ezberdinen ikusgai jarri.
  • Espezialisten, irakasle eta ikastetxeen arteko sarea hasi.
  • Espezialistak, ikastetxeen barruan lan egiteko aukera izatea.

Edukiak

Bi aurkezpen egongo dira “Psikomotrizitatearen sekretuak: Psikomotrizitatearen garrantzia eta sakontasuna” eta “Psikomotrizitatea: zertarako?”

• Psikomotrizitate praktika sakonean zer den eta beharrezkoak diren oinarriak argitzea.

• Psikomotrizitate praktikaren onurak haurtzaroan zeintzuk diren ulertzea.

• Psikomotrizitate praktika prebentzio mailan izan ditzazkeen posibilitateak aurkeztea.

Mahai-ingurua: “Psikomotrizitatea, esperientzia bide bezala”

Psikomotrizitate praktika hezkuntzan zein prebentzio mailan lekua eman dioten proiektuetako ordezkariak gure mahai inguruan izango ditugu, beraien eskutik izandako esperientziak partekatuko dituzte.

Metodologia

Bi aurkezpen egongo dira Luzaro eskolako bi psikomotrizisten partez eta ondoren galdera denbora utziko da, partaideei sortzen zaien zalantzak erantzuteko edo gairen batean gehiago sakontzeko aukera eskeiniz.

Atsedenaren ostean, psikomotrizitate-esperientzien inguruko proiektu ezberdinen arteko mahai inguru bat egongo da.

Bukatzeko, ondorioendako eta aurrera begira jartzeko tartea eskiniko da.

Nori zuzenduta

Irakasle zein hezkuntza arloko ikasleei zuzendua.

Jakintza-arloak